Berria

Martxan da materialak, osagaiak eta ekipamenduak itsaso zabaleko benetako ingurune batean ebaluatzeko laborategi berria

2021ko abenduaren 14a
Botadura del HarshLab

HarshLab laborategi berriak saiakuntzak eta I+Ga egiteko ahalmen bereziak eskainiko dizkio itsas zabaleko industriari

Bilboko Portuan uretaratu berri dute HarshLaben behin betiko bertsioa, materialak, osagaiak eta ekipamenduak benetako itsas zabaleko edo offshore ingurunean ebaluatzeko laborategi flotagarri berria.

Bost urte igaro dira HarshLab sortu zenetik, eta hiru urte baino gehiago haren "anaia txiki"aren itsaso zabaleko operazio arrakastatsutik. Enpresei informazio baliotsua eskaintzen die materialek itsas ingurunean duten korrosioari, zahartzeari eta foulingari buruz. Laborategi berria portuan dago, flotatzen, baldintza meteozeaniko onen zain, Armintzako kostaren aurrera, BiMEPera, atoian eraman eta ainguratu dezaten.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gure lankideei, TECNALIAko Offshore Energia Berriztagarrietako adituei eta IDOMeko langileei, asmo handiko ekimen hau ondo burutzeko egindako lan onagatik.

HarshLab berriari buruz

HarshLab berria sare elektrikora eta komunikazio-sarera konektatuta egongo da, BiMEP plataformaren urpeko sarera konektatuko baitute zilbor-kable baten bidez datorren urteko udan. Konexio horri esker, martxan dauden ekipamenduen saiakuntzak egin ahal izango dira HarshLaben, eta errazago mugitu ahal izango ditu zamak hainbat sistemaren bidez; esaterako, garabi hidraulikoa, kanpoko besoa eta barneko polipastoak.

Laborategiak 8,5 m-ko diametroa eta 7 m-ko altuera ditu, eta 120 tonako desplazamendua. Aurreko bertsioak baino lagin eta ekipamendu gehiagorekin egin ditzake saiakuntzak, esposizio-ingurune berberetan; alegia, atmosferikoa, splash eta urpekoa. Bertsio berri honetan, sotoko baldintzetan ere egin daitezke saiakuntzak, eta laginak itsas hondora jaitsi, 65 m-ko sakonerara.

Beste ekipamendu berezi hauek ere baditu: bi hutsune libre hondoan, konektore, riser eta zilbor-kableekin saiakuntzak egiteko; urpeko modem bat, elementu urperatuak azalekoekin komunikatzeko; estazio meteorologiko propio bat; eta urpeko ROV (Remotely Operated Vehicle) txiki bat. Ontzian jasotzen diren seinale guztiak zilbor-kableko zuntz optikoen bidez igortzen ditu komunikazio-sistemak.

Informazio gehiago