Berria

Material termoplastikozko piezak eskala handian inprimatzea lantzen ari gara

2024ko uztailaren 8a
Pieza impresa pellets

"Kontsumigarrien eta ekipamenduaren ezaugarriei esker, behar den inbertsioa oso erakargarria da adizioko beste teknologia batzuenekin alderatuta"

Zelula hibrido eta oso automatizatu bat garatzen ari gara, material termoplastikozko hiru metro luze arteko piezen estrusioan, mekanizazioan eta dimentsio-kontrolean erabiltzeko.

Pelleten bidezko 3D inprimaketa teknologia berri samarra da. Material termoplastikozko pelletak geruzaz geruza estrusionatzen dira nahi den geometria sortzeko. Hainbat metroko piezak fabrikatzeko gaitasuna da bere abantaila nagusia, ez delako behar ganbera beroturik eta 100 kg/h inguruko ekarpen-ratioak lor daitezkeelako.

Kontsumigarrien eta ekipamenduaren ezaugarriei esker, behar den inbertsioa oso erakargarria da adizioko beste teknologia batzuenekin alderatuta. Hainbat sektoretan identifikatu dira manufaktura enpresentzat eta haien bezeroentzat onura garrantzitsuak ekar ditzaketen erabilera potentzialak.

Sektore aeroespazialeko eta eolikoko eta autopropultsatzaileen sektoreko molde eta erreminten eta ontzigintzako eta eraikuntzako osagaien fabrikazioa

Zelulak estrusio-buruak, mekanizazioa eta 3D ikuskapena ditu, automatikoki truka daitezkeenak, eta track lineal bat, pieza handiagoetarako eskalatu daitekeena. Eragiketak interfaze erabilerraz baten bidez kontrolatzen dira. Interfaze horrek, offline egindako programak kargatu eta egikaritzen ditu, eta estrusio-baldintzak definitzen ditu, sisteman txertatutako ezagutza-oinarri batetik abiatuta; horrela, ekarpen-ratio seguruak eta lehiakorrak bermatzen ditu, materialaren arabera.

Zelularen ingurunea birtualki erreplikatuta dago eta, horrek, aukera ematen du prozesuaren jarraipena denbora errealean egiteko eta gordetako datuekin analisiak egiteko.

Ekipamendua bezain garrantzitsua da prozesua ezagutzea. Izan ere, ezagutza horrek bermatzen ditu eragiketaren produktibitatea eta erabileraren arabera aukeratutako materialetan fabrikatutako piezen kalitatea eta propietateak.

Tenperatura altuak jasateko gai diren erabilerak

TECNALIAk ingeniaritzan erabiltzeko eta tenperatura altuak jasateko gai diren prestazio handiko materialetara bideratu du prozesuen garapena.

  • Adibidez, karbono-zuntzez indartutako poliamida 6ren kasuan (PA 6 CF20), hobekuntza nabarmenak lortu dira distortsio termikoen kontrolean eta estrusio-prozesuko barne-akatsen sorrera. Lortutako propietate mekanikoak orain arteko balioak baino askoz handiagoak dira, bereziki ekarpenarekiko normala den norabidean.

Gaur egun, erabilera potentzialen hainbat erakusle ditugu enpresetan, ekipamendu propioarekin eta garatutako ezagutzari esker fabrikatuak.

Garapenaren zati handi bat @MOLDAM (EIT Manufacturing, ref. 23025) proiektuaren barruan egin da