Berria

Materialetan berrikuntzak egiten ditugu espazioan erabiltzeko

2022ko abuztuaren 11a
Innovamos en materiales para su uso en el espacio

"SENER Aerospacial-en eta Europako Espazio Agentziaren kolaboratzaileak gara, eta satelite-euskarri optiko baten fabrikazio-ibilbide berri baten gaitasunak ebaluatzen eta aplikatzen dihardugu"

Espazioan erabiltzeko, binder jettingekin, silizio karburo optimizatuaren fabrikazio aditiboz Senerentzat egin dugun garapena nabarmendu du Desktop Metal aldizkariak.

Mundu osoko ingeniari eta fabrikatzaileentzat nazioartean ospe handia duen aldizkari hori MIT Technology Review aldizkariaren zerrendako 50 onenen eta gomendatuenen artean dago.

Desktop Metal-en argitaratutako kasu-azterketan, ikerketa eta garapen teknologikoaren erreferente gisa aipatzen da TECNALIA; azaltzen du ezen, gure esperientziari esker, enpresentzako negozio-aukera bihur dezakegula ezagutza, eta, bereziki, SENERekin espazio- eta aeronautika-arloan ditugun lankidetza ugariak aipatzen ditu.

Kasu-azterketan parte hartu duen ikerketa-taldeak muturreko baldintzetan materialek dituzten portaerari buruz dituen ezagutzak eta gaitasun teknologikoek hautsen metalurgiaren etapa guztiak estaltzen dituzte: lehengaietatik hasi eta azken osagairaino, diseinua, karakterizazioa eta akatsaren analisi-gaitasuna barne.

Aplikazio berri bat osagai zeramikoetarako

SENER Aerospacial-en eta Europako Espazio Agentziaren kolaboratzaileak gara, eta satelite-euskarri optiko baten fabrikazio-ibilbide berri baten gaitasunak ebaluatzen eta aplikatzen dihardugu; materialak muturreko tenperaturetan, higaduran, urraduretan eta giro korrosiboetan aplikatzeko eta erabiltzeko ezagutza aparta dugu.

Espazioko bidaietan, baldintza gogorrak direla eta, dimentsio-egonkortasun handia, inguruko osagaiekin bateragarria den hedapen-koefiziente termikoa (CTE), gainazal-kalitate bikaina eta propietate mekaniko onak dituzten osagaiak behar dira.

Material zeramikoak egokiak dira espazioan aplikatzeko, egonkortasun termomekanikoa, tenperaturaren errendimendu handia, gogortasuna eta pisu arina dutelako. Kasu honetan, silizio karburo zeramiko teknikoa (SiC) erabiltzen da, sektore honetan asko eskatzen den materiala: leundu egin daiteke, eta hainbat abantaila ditu, hala nola arin eta sendo mantentzeko gaitasuna eta muturreko tenperaturetara egokitzeko propietate termikoak.