“Errealitate birtuala, errealitate mistoa eta biki digitala, laneko errendimendua hobetzeko”
Accenturerekin batera, azpiestazio elektrikoak goitik behera aldatuko ditugu, metabertsoa sare elektrikoan txertatuz
TECNALIA eta Accenture lankidetzan ari dira Iberdrolaren azpiestazio elektrikoei loturiko egoera errealetan metabertsoaren kontzeptuak ezartzeko proiektu batean. Elkarrekin egiten ari garen proiektu horren bidez, metabertsoaren kontzeptu berritzaileak egoera errealetan ezartzeko lanean ari gara, industria elektrikora ikuspegi berritzaile eta eraldatzailea ekarriz.
Ingurune digital interaktibo eta multidimentsionala
Metabertsoa azken urteotan bultzada handia izan duen teknologi bat da. Ingurune digital interaktibo eta multidimentsionala eskaintzen du, pertsonei murgiltzeko eta denbora errealean lankidetzan aritzeko aukera ematen diena. TECNALIAren eta Accentureren arteko lankidetzaren helburua metabertsoaren ahalmena aprobetxatzea da, Iberdrolaren azpiestazio elektrikoetako eragiketak eta errendimendua hobetzeko.
Errealitate birtuala, errealitate mistoa, biki digitala eta antzeko teknologiak konbinatuz, eta hodeian errenderizatuz, proiektuak esperientzia iraultzailea eskaini nahi die azpiestazio elektrikoetako langileei. Metabertsoaren kontzeptu horiek egoera errealetan ezarriz, mantentze-prozesuak optimizatzea, erabakiak hartzea hobetzea eta sektore elektrikoko eraginkortasun operatiboa handitzea espero da.
Efizientzia operatiboa sektore elektrikoan
- Segurtasuna: langileak urrutitik gidatzeko aukera ematen du, mantentze-lanak egiten eta gorabeherak konpontzen ari diren bitartean.
- Kostuak murriztea: analisi espaziala errazten du (3Dko biki digital baten bidez), eta arriskuak eta gorabeheren ondorioak ulertzen laguntzen du.
- Denbora aurreztea: metabertsoaren bidez denbora errealeko analisia egiteko eta adituekin lankidetzan aritzeko tresna bat eskaintzen du.
Proiektu honen lehen emaitzak Bartzelonako Mobile World Congress 2023 ekitaldian aurkeztu ziren jendaurrean.