Berria

Naturan oinarritutako soluzioen inpaktua ebaluatzeko Europako erreferentziako eskuliburu bat egiten laguntzen ari gara

2021ko uztailaren 23a
Urbanización

Integrazio horren onuren ebidentziak eta haren inpaktua ebaluatzeko adierazle- eta metodologia-multzo sendo bat dauzka

Europako Batzordeak oraintsu argitaratu du “Naturan oinarritutako soluzioen inpaktua ebaluatzen, Natural Based Solution (NBS): profesionalentzako eskuliburua”. Eskuliburu hori Europako 17 ekimenetako parte-hartzaileen elkarlanaren emaitza izan da.

Klima-aldaketako gure adituek alderdi hauekin erlazionatutako garapenetan lagundu dute: NBSen jarduera gidatzen duten printzipioak, inpaktuaren ebaluazioa, jarraipen- eta ebaluazio- estrategiak garatzeko ikuspegiak, eta NBSen jardueraren eta inpaktuaren adierazleak.

NBSak hirigintza-plangintzan integratzea

Eskuliburua funtsezko mugarria da NBSak hirigintza-plangintzan integratzen aurrera egiteko eta haiek arlo batean edo arlo batean baino gehiagotan dakartzaten onuren ebidentziak emateko.

Gidaren helburu nagusietako bi dira, batetik, hiri-kudeaketako profesionalak gidatzea inpaktuak ebaluatzeko esparru sendoak garatzen NBSak hainbat eskalatan integratzeko, eta, bestetik, adierazle- eta metodologia-sorta sendo bat ematea 12 erronkei dagozkien inpaktuak kuantifikatzeko: erresilientzia klimatikoa; uraren kudeaketa; arrisku naturalak eta klimatikoak; espazio berdeen kudeaketa; biodibertsitatea; airearen kalitatea; espazioak leheneratzea; hiria jasangarri bihurtzeko ezagutza eta gaitasun sozialen garapena; plangintza eta gobernantza partizipatiboak; justizia eta kohesio sozialak; osasuna eta ongizatea; eta aukera ekonomiko eta enplegu berde berriak.

Dokumentuan azken erabiltzaileei ere ematen dizkie orientabideak, hurbilketen eta ebaluazio-tekniken egokitasun, abantaila eta eragozpenei buruz.

Informazio gehiago