Berria

Osagaiaren ingurune operatibora egokitzen diren diseinuak sortzen ditugu

2024ko martxoaren 1a
Nuevos_diseños_componente

"Diseinu-teknika aurreratuak industria aeroespazialean eta energetikoan aplikatuko dira nagusiki"

Osagaiaren ingurune operatibora efizientziaz egokitzen diren diseinu moldagarriak sortzen ditugu

TECNALIAn zehaztapen zorrotzetan oinarrituta aukeratzen ditugu materialak, eta ekoizpen- eta mantentze-kostuak optimizatzen ditugu, gaur egungo erronka ekonomikoei aurre egiteko. Zehatz-mehatz aztertzen dugu produktuaren bizi-ziklo osoa, asmatzen denetik birziklatzen den arte, haren ingurumen-inpaktua ahalik eta gehiena murrizteko. Aitzindariak gara ingeniaritzako osagaien asmaketaren eta garapenaren arloko iraultza batean.

Dagoeneko ez da diseinatzailearen banakako esperientziara eta prozesu interaktiboetara mugatzen; aitzitik, eta ikuspegi holistiko bat da, osagaiaren behar funtzionalak, hura ingurunearekin erabat integratzea eta haren bizi-ziklo osoa eta abar barne hartzen duena.

Fabrikazio-metodoen aurrerapenek eta ahalmen konputazionalaren hazkunde esponentzialak aukera-leiho bat eskaintzen digute, ohiko diseinuaren mugak gainditzen dituena.

Balio eta faktore berriek ezartzen digute ingeniaritzako diseinuaren iraultza berria

Behar funtzionaletan ezarritako berariazko ikuspegi bat duten diseinuetara eboluzionatzen dugu. Geometriaren fabrikagarritasuna kontuan hartzen dugu, eta funtsezkoak dira materialak hautatzea, haien kostua eta fabrikatu dugun osagaiaren birziklapenaren edo bizi-amaieraren azterketa; eta kontuan izan behar dugu jasangarritasunera egokitu ahal izatea.