Berria

Osasunberri ekimenarekin lankidetzan ari gara, indarrak batzeko eta 0 km-ko osasunaren industria indartzeko.

2021ko urriaren 15a

Osasunberrik eragin zuzena izango du gizartean, industria-ehunean eta ospitale-sisteman

Euskadiko eta Nafarroako 25 enpresa ari dira elkarlanean Osasunberri ekimenean; haien artean dago TECNALIA, Basque Health Klusterrarekin eta ASEBIOrekin batera. Indarrak batu eta 0 km-ko osasunaren industria eta osasun-arretaren sistema indartzea da helburua, eta, hala, gaur egungo pandemia eta etor litezkeenak eraginkortasunez, osotasunean eta era jasangarrian kudeatzea.

Osasunberri berrikuntza eta inbertsiorako kolaborazio-proiektu gisa sortu da, NEXT GENERATION EU berreskuratze-programaren esparruan. Lau jarduera-eremu ditu: OSASUNTEST, OSASUNTHERAPY, OSASUNASSISTANCE eta OSASUNCONNECT. Alor horietan sartzen dira diagnostikoak, COVID-19ari aurre egiteko terapia eta osasun-laguntza, eta beste.

Osasunberrik eragin zuzena izango du gizartean, industria-ehunean eta ospitale-sisteman. 300 lanpostu sortuko ditu, ekoizpen- eta berrikuntza-azpiegituretarako inbertsioak erakarriko ditu, parte hartzen duten enpresen fakturazioa handituko du, I+Gan inbertituko du, eta startupak sortuko ditu sektorean.

Informazio gehiago