Berria

Osasungintzan nanoteknologiek duten erabilera hobetzen dugu: medikuntza birsortzailea, terapia aurreratuak, neurologia, kardiologia, ortopedia eta odontologia.

2021ko martxoaren 8a
una plataforma abierta para

Plataforma ireki bat sortu dugu, nanoteknologian oinarritutako gailu medikoak eta diagnostikatzeko gailuak hobetzeko

Herritarren osasun-beharrak eta praktika klinikoak gero eta gehiago eskatzen dituzte biomaterial eta teknologia berriak (mikroteknologiak eta nanoteknologiak) gailu mediko berritzaileetarako eta in vitro diagnostikoetarako (medical technologies - MTs). Beste alor hauetan ere gero eta handiagoa da eskaera: medikuntza birsortzailea, minbizia, terapia aurreratuak, neurologia, kardiologia, ortopedia eta odontologia.

SAFE-N-MEDTECH ekimenak, zeinean parte hartzen ari baikara, helburu du plataforma ireki bat sortzea, erreferentziazko enpresa eta laborategiei behar dituzten gaitasunak, ezagutzak, sareak eta zerbitzuak eskaintzeko. Nanoteknologian oinarritzen diren gailu medikoak eta diagnostikatzeko gailuak garatzen, probatzen, ebaluatzen, hobetzen eta merkatuan ustiatzen laguntzen du plataforma horrek.

SAFE-N-MEDTECHen berrikuntza-ikuspegia diziplina anitzekoa da, eta arreta medikoko hornitzaileen merkatura bideratua dago; materialen nanopropietateen, halako materialen erabilera aurreratuaren eta medikuntzako teknologietan dituzten erabileren ezagutza sakonean eta segurtasunarekin erlazionatutako beste alderdi batzuetan (bateragarritasun elektrikoa, propietate elektromagnetikoak, etab.) oinarritzen da.