Berria

Pladur® NEO sabai jarraitu esekiko sistema ebaluatu da

2023ko otsailaren 27a
Sistema-pladur-NEO-Tecnalia pl

"Igorritako TC txostenak (TC-087066) Pladur® NEO sabaiaren barne-erabilerarako egokitasuna ebaluatzen du"

TECNALIAk TC txosten berri bat, Technical Conformity Report, eman du Pladur® NEO sabai jarraitu esekiko sistemarako

Pladur® NEO sabai-sistema maila berean jartzeko profil bikoitzez osatuta dago, eta aukera ematen du Pladur® produktu-sortako igeltsu-plakak instalatzeko. Erabilitako plakaren eta sistemaren beste parametro batzuen arabera, hala nola modulazioa eta isolatzailearen presentzia, aldatu egiten dira sistemaren prestazioak.

Pladur® NEO sistemari saiakuntza ugari egin zaizkio TECNALIAko laborategietan; besteak beste, suaren aurkako erresistentzia-saiakuntzak, saiakuntza mekanikoak eta akustikoak; eta Eraikingintzako Kode Teknikoaren (EKT) ondoriozko eskakizun teknikoak betetzen direla ere ebaluatzeko, TC txostena emateko prozesuaren parte gisa. Horren guztiaren osagarri, kalkulu mekanikoak, azterketa teknikoak eta sistemaren osagaien ezaugarrien ebaluazioa egin da.

TC txostena emateko prozesu horretan bertan, produktuei eta haien osagaiei fabrikan egiten zaien produkzio-kontrola ebaluatu da, eta emaitza aldekoa izan da. Produkzio-kontrol hori urtero ikuskatuko da, TC agiria ematea eragin duten fabrikazio-kondizioak eta, beraz, produktuaren ezaugarriak bere horretan mantentzen direla ziurtatzeko.

TECNALIA, EKTk aitortutako erakunde baimendua

Technical Conformity Report edo TC txostena aurreikusitako erabilerarako egokitasunaren ebaluazio bat da, eraikuntza-produktu berritzaileei aplikatzekoa, eta TECNALIAk ematen du EKTk onartutako erakunde baimendu gisa.

TC txostenak produktu berritzaile horiek merkatuan ezartzen laguntzen du, haren bidez erraz helarazten zaizkielako ebaluatutako produktuaren ezaugarri nagusiak eta EKT kodea betetzearen ziurtagiria preskriptoreei, kontrol-erakundeei eta obraren zuzendaritza fakultatiboari.