Berria

PLATOON ekimenak energiaren sektorea digitalizatzen lagunduko duten proiektuak bilatzen ditu

2021ko azaroaren 18a
digitalización

Hautatutako ETE-ek itzuli beharrik gabeko 150.000 euro arteko finantzaketa lortuko dute

PLATOON ekimenak bigarren open call deialdi irekia egin du energiaren sektorea digitalizatzen laguntzeko soluzio teknologikoak garatzen dituzten ETE guztientzat: intereroperabilitate-maila, datuen gobernantza eta segurtasuna, datuak aztertzeko tresnak eta abar.

Hautatutako ETE-ek 150.000 euro arteko finantzaketa lortuko dute, itzuli beharrik gabea, eta bederatzi hilabeteko laguntza-programa batean sartuko dira, PLATOONeko bazkide nagusietako tutoreekin.

PLATOONen helburuak proposatzailearen gidan

Hautagaiek beren produktua/zerbitzua proposatu ahalko dute. Proposatzaileentzako gidan (Guide for Applicants) informazio gehiago aurkituko duzue proiektuaren helburuei buruz, erreferentziazko arkitekturari buruz, garapen-prozesuan dauden osagaiei buruz, eta eskala handiko pilotuei buruz.

Open call deialdiaren onuradunek PLATOONen helburuak lortzen lagunduko dute: energia berriztagarriaren kontsumoa handitu, sare adimendunen kudeaketa hobetu, energia-efizientzia areagotu eta energia-aktiboen kudeaketa optimizatu.

Deialdia 2021eko abenduaren 1eko 09:00ak arte egongo da zabalik (Bruselako tokiko ordua edo CET).

PLATOONi buruz

PLATOONek xede du energiaren sektorea digitalizatzea, teknologia disruptiboak erabiliz bikaintasun operatiboaren maila altuagoak lortu ahal izateko. Proiektua lau herrialdetan hedatutako zazpi pilotutan baliozkotuko da, zeinek big data energetikoaren benetako kasuak izango baitira; gainera, teknologia merkatura transferitzea erraztuko du, deialdi irekien bidez egituratutako lizitazio-prozesu baten bitartez.

Halaber, elektrizitatea banatzeko sarea modernizatzeko Europaren ahaleginak areagotuko ditu; izan ere, sare adimendunetako datuak ustiatzean oinarritutako zerbitzu berriak eskaintzera bideratuta dago. Horretaz gain, energia merkeagoa eta jasangarriagoa eskainiko die kontsumitzaileei, eta, aldi berean, haien gizarte-ongizatea maximizatuko du.

Informazio gehiago

Europako Batzordea

PLATOONek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantzaketa jaso du, 872592 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenaren bidez.