Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
AAVIDen Smart CFD aplikazioak hobetu egiten du ekipamendu horien portaera termikoa eta epe luzerako fidagarritasuna
Potentzia-elektronikako ekipamenduen diseinuan simulazio termikoko tresnak erabiliz gero, hobeto egiten zaie aurre hasiera-hasieratik potentzia-elementuen berotze termikoak eragiten dituen arazoei.
AAVIDen Smart CFD tresna erabiliz gure produktu batzuk garatzeko, simulatu eta ikus daiteke zer efektu dituen potentzia-etapetako elementuen galerak sortutako beroak: bereziki, IGBT, MOSFET, haril eta iragazte-kondentsadoreen eta kontrol-etapetako DSP eta FPGA prozesamendu-elementuen galerak sortutako beroak.
Berotze termikoa
Aplikazio honek aukera ematen du beroaren barne- eta kanpo-ondorioak ikusteko: gerta litezkeen arazo termikoak aurreikusten eta minimizatzen ditu diseinuaren fase goiztiarretan.
Beraz, ekipamendua diseinatzeko behar den denbora murriztea lortu dugu, bai eta, gero, industrializatzeko eta merkaturatzeko behar den denbora murriztea ere.
Halaber, AAVIDen Smart CFD aplikazioak hobetu egiten du ekipamendu horien portaera termikoa eta epe luzerako fidagarritasuna.