Berria

REBUILD 2022: errekorreko edizio bat, 17.344 parte-hartzailerekin

2022ko maiatzaren 19a
Eneritz Barreiro

“Etorkizuna industrializatuagoa, jasangarriagoa eta digitalizatuagoa izateko egiten dugu lan, eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko eta etorkizun arduratsuagoa bultzatzeko”.

Sektorearen deskarbonizazioa, teknologia industrializazioa bultzatzeko tresna gisa, joera digitalak eta negozio-eredu berriak izan ziren REBUILD 2022ren ardatz nagusiak.

Apirilaren 28tik 30era, eraikuntzaren industriak dituen erronka nagusiak jarri ziren mahai gainean. Erronka horien oinarria da etorkizun industrializatuagoa, jasangarriagoa eta digitalizatuagoa bermatzea, eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko eta etorkizun arduratsuagoa bultzatzeko.

  • Eneritz Barreiro gure lankideak, Hiri-ekosistemaren arduradunak, “Negozio-eredu berriak” hitzaldian parte hartu zuen, Eraikune Construction Cluster-ekin batera. Nabarmendu zuen deskarbonizazioarekin eta klima-aldaketarekin lotutako sektoreak eta merkatuak izango direla teknologia integratzeko gune nagusiak.
  • Jaime Morenok “Ekonomia zirkularra eraikuntzan” mahai-inguruan parte hartu zuen; bertan, kontzeptu hauek izan ziren protagonista: eraikuntza zirkularra, 0 hondakin, 0 km, 0 energia-kontsumo eta % 100eko birziklagarritasuna.
  • Marta Fuentek "Nola ekin proiektu industrializatu bati" hitzaldia eman zuen. Proiektu tradizionalaren aldean abantaila ugari dituela azaldu zuen, eta "aretoan aulki bat bera ere libre ez geratzea" lortu zuen.

Eraikune Construction Cluster-en standa

Era berean, Eraikune Construction Cluster-en standaren parte izan ginen, hauekin batera: Alkora, BeXreal, BIM Eskaner, Jit Housing, IA + B, Ibermática, Mapei eta Sukia. Bost ildo estrategiko hauetarako ditugun soluzioak azaldu genituen: eraikuntzako Eco-Bio-Smart materialak, eraikuntzako fabrikazio aditiboa, eraikinetarako biki digitalak, baliabideen zirkulartasuna eraikinak eraikitzeko, eta eraikuntzako efizientzia energetikoa.

Standean speaking corner bat zegoen: Ines Alonsok, Eneritz Barreirok eta Joana Roncerok hitzaldi hauek sartu zituzten agendan: “Zura oinarri duen eraikuntza jasangarria”, “Digitalizazioa: Eraikuntzaren Industriaren Eraldaketa Digitala” eta “3D inprimaketaz gure hirien etorkizuna eraikiz”.

Rebuild 2023k badu data: 2023ko martxoaren 28tik 30era izango da, Madrilgo Ifema-n.