Berria

Salgaien garraioaren inguruko soluzioen bila dabiltza 560.000 gazte

2022ko urtarrilaren 26a
I-bike

"Talde-lanaren, programazioaren, robotikaren eta balio-hezkuntzaren bidez zientzia, teknologia eta gaitasun digitalak Euskadiko ikasleei gerturatzea da helburua"

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, 13. FIRST LEGO League Euskadi antolatu du

FIRST LEGO League nazioarteko hezkuntza-programa bat da, eta mundu guztiko 560.000 gaztek parte hartzen dute hartan. Ondasun eta salgaien garraioren inguruko erronkei soluzio bat bilatzen ahaleginduko dira, zientzia, teknologia, dibertsioa eta talde-lana uztartuta.

Ondasun eta salgaien logistikarekin eta garraioarekin erlazionatutako onlineko prestakuntza-lantegi batzuk egiten ari dira urtarrilean. Proposatutako erronkaren alorrean lan egiten duten ikertzaile, zientzialari eta teknologoen lana EAEko ikasleek bertatik bertara ezagutzea da helburua. Ikasketa teknikoak eginez gero zer lanbide izan ditzaketen erakutsi nahi zaie gazteei.

Inclusive ebike ekimen-tailerra

Inclusive ebike proiektuaren inguruko lantegi bat emanez parte hartu du TECNALIAk. Proiektuaren helburua da pertsona zaurgarrien mugikortasuna hobetzea eta garraioari lotutako COVID-arriskua dela-eta inor ere atzean ez geratzea. Horretarako, lau gurpileko kargako eBike berri bat garatu du, segurua, isila, garbia eta energetikoki eraginkorra.

Txapelketa martxoaren 5ean 

13. FIRST LEGO League Euskadi ekimenak ikasketa zientifiko-teknologikoak egiteko interesa pizten die ikasleei, eta zientzia, arazoak konpontzeko moduak eta berrikuntza gerturatzen dizkie. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien laguntza du ekimenak. Martxoaren 5ean izango da finala, eta pandemiaren aurreko partaidetza-tasak berreskuratu dira, 43 ikastetxek eman baitute izena.

Estatuan ez da halako beste prestakuntza-saiorik egin. FIRST LEGO League Euskadin erreferentzia izango den STEAM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) hezkuntza-programa gisa indartu nahi du Innobasquek.