"Physical Review Letters aldizkarian argitaratu den TECNALIAri atxikitako lehen argitalpena da"
TECNALIAk mugarri garrantzitsu bat lortu du: ikerketa-lan berritzaile bat argitaratu du Physical Review Letters aldizkarian. Fisikaren arloan aldizkari prestigiotsuenetako bat da, eta h indize handiena du arlo horretan.
TECNALIAren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean egindako lanak tarte handiko eremu magnetikoetan 13C isotopoak detektatzeko sentsore kuantikoen seinaleak prozesatzeko sistema bat aurkeztu du. Nitrogeno-hutsune zentroak (NV) 13C isotopoen ondoan konbinatzea funtsezkoa da karakterizazio kimikoko sistemetarako eta haiek Internet kuantikoan eta NVetan oinarritutako ordenagailu kuantikoetan erabiltzeko.
Artikuluaren izenburua hau da: “Automatic detection of nuclear spins at arbitrary magnetic fields via signal-to-image AI model” (“Eremu magnetiko arbitrarioetan spin nuklearrak automatikoki detektatzea seinaletik irudirako adimen artifizialeko eredu baten bidez”). Gure lankide Estíbaliz Garrotek, Elena Terradillosek eta Aitor Alvarez-Gilak idatzi dute, Borja Varonarekin, Carlos Munuerarekin, Yue Banekin eta Jorge Casanovarekin batera.
Artikuluak aztertzen du zer-nola ahalbidetzen duten diamanteko nitrogeno-hutsune zentroak (NV) dituzten sentsore kuantikoek neurketa aurreratuak egitea giro-tenperaturan. Seinaleen konplexutasuna eta zarata gorabehera, ikaskuntza sakoneko eredu berri horrek berehala identifika ditzake NV sentsoreen eta spin nuklearren arteko interakzioak, baita eremu magnetikoa txikia denean ere.
Physical Review Letters aldizkarian argitaratu da artikulua
DOI: 10.1103/PhysRevLett.132.150801