Berria
TECNALIAk 2030 zoriontsua opa dizue
Berria
Laborategi Elektrikoak saiakuntza-laborategi gisa onartu dituzte IEC (International Electrothecnical Commission) batzordeari dagokion nazioarteko CB ziurtatze-eskeman
Joan den otsailean, TECNALIAren Laborategi Elektrikoen ebaluazioa egin zuen IECen batzorde batek; Alemaniako I2PS, Koreako KTL eta Belgikako SGS CEBEC erakundeetako auditoreek osatzen zuten batzorde hori. Auditoretzaren helburua zen ikustea zer neurritan betetzen diren ISO/IEC 17025 arauaren eskakizunak, IECEE 01 eta 02 arauak, eta CB eskeman indarrean dauden dokumentuetako gainerako eskakizunak. Auditoriaren ardatza POW produktu-kategoria izan zen (behe-tentsioa eta potentziako etete-tresneria), eta IEC 61439-1 eta -2 arauak, eta IEC 60947-1, -2 eta -3 arauak.
Auditoriaren emaitza guztiz egokia izan zen, eta, beraz, IECEEren CB eskeman parte hartzeko baimendutako laborategi gisa onartu dute TECNALIA, baita SGS CEBECen erantzukizunpeko CBTL (CB Testing Lab) erakunde ziurtagiri-emaile nazional gisa jardutekoa ere.
IECen CB eskema mundu mailako ziurtagiri-sistema bat da, 50 herrialde baino gehiago dauzkana atxikita, eta haren helburua da ekipamendu elektrikoen eta elektronikoen nazioarteko merkataritza bizkortzea.
IECEE - IEC System of Conformity Assessment schemes for Electrotechnical Equipment and Components
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gure lankide Aitor Kortajarenarekin.