“Alberto Berreteaga gure lankidea IDSAko enbaxadore izendatu dute, eta datu-espazioak sustatzen egin duen ekarpena aintzatetsi zaio hala.
Industrial Data Space Association (IDSA) datu-espazioak sustatzeko sareak IDSAren enbaxadore izendatu du gure lankide Alberto Berreteaga.
Ekitaldia Vienan izan zen, urriaren 19an, eta zenbait erakundetako kide garrantzitsuak bildu zituen. Oso aukera berezia izan zen datu-espazio berritzaileak sustatzen aparteko konpromisoa erakutsi duten pertsonak aintzatesteko.
Gure lankide Albertoz gainera, hauek ere izendatu zituzten IDSAren enbaxadore: Günther Tschabuschnig, Arian Firouzbakhsh, Markus Ketterl, Peter Koen eta Michael Schäfer. Guztiek ere, lan eta esperientzia aipagarriak dituzte IDSn oinarritutako #DataSpaceen arloan.
Datu-subiranotasuna guztiontzat
IDSAn guztiok gure datuen kontrola izango dugun etorkizun batekin konprometituta daude: Nazioarteko Datu Espazioen (IDS) estandarra araua izan dadin lan egiten dute, guztion datu-subiranotasuna bermatzeko.
IDSAren enbaxadoreen programa datu-espazioen zale eta adituentzako topagunea da. Programari dagokio datu-espazioen ulermena sustatzea, haien potentziala frogatzea eta parte-hartzaile berriak inspiratzea, lankidetzan.
Zorionak Albertori eta haren talde guztiari, merezitako lorpen honengatik!