Berria

TECNALIA Ventures “2021eko Argentina Teknologikoa: begirada bat 4.0 ekosistemari” ekitaldian

2021ko abenduaren 17a
 TECNALIA Ventures estuvo presente en el evento “Argentina Tecnológica 2021: una mirada por el Ecosistema 4.0”

2021eko Argentina Teknologikoa ekitaldiaren hirugarren edizioa izan da, eta “begirada bat 4.0 ekosistemari” izan du hizpide

TECNALIA Ventures-eko Negozio Garapeneko zuzendari Sergio Bandinellik Corporate Venturingari buruz hitz egin zuen, Argentinako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako ministroarekin batera.

Iragan asteartean, abenduaren 7an, 2021eko Argentina Teknologikoa ekitaldiaren hirugarren edizioa egin zen, “Begirada bat 4.0 ekosistemari” izenburupean, ADMIRA Argentinako Errepublikako Industria Metalurgikoen Elkarteak antolatuta. Ekimenaren helburua da jakitea nola ari den garatzen Argentinako 4.0 ekosistema nazionala industrian teknologia berriak sartzeko.

Ekitaldian Argentinako zenbait agintarik eta funtzionario garrantzitsuk ere parte hartu zuten; besteak beste, Daniel Filmus Argentinako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako ministroak.

4.0 negozio berriak

Sergio Bandinelli TECNALIA Ventureseko Negozio Garapeneko zuzendariak “4.0 negozio berri”ei buruzko panel bat aurkeztu zuen. Sergiok negozioaren eraldaketaz eta enpresaren egokitzapenaz hitz egin zuen; hitzaldian argitu zuen bezala, “aldaketei, ikuspegi teknologikotik ez ezik, enpresaren eraldaketatik ere heldu behar zaie”.

Bestalde, Bandinellik azaldu zuenez, “enpresentzako erronka ez da negozioak nola aldatuko diren proiektatzea soilik, baizik eta, Corporate Venturing-aren ikuspegitik, enpresen eta startupen artean zubiak nola egin planteatzea, bereizi behar baita startup guztiak ez direla berdinak, denak ez daudela heldutasun-egoera berean, eta ez dutela teknologia berarekin lan egiten; beraz, lotura modu desberdinak daude”.