Berria

TECNALIA Venturesek World EXPO 2020 erakusketan hartu du parte, Dubain

2021ko abenduaren 27a
TECNALIA Ventures ha participado en la World EXPO 2020 

"2021eko abenduaren 14an, EBko eta Arabiako herrialdeetako berrikuntzari buruzko konferentzia egin da, European Commission´s Joint Research Centre (JRC) erakundeak antolatuta"

Asier Rufino TECNALIA Ventureseko CEOak hizlari gisa parte hartu du konferentzia honetan: “TTO Circle - EBko herrialdeetako eta Arabiako berrikuntzari buruzko konferentzia: ikerketarako eta teknologiaren transferentziarako nazioarteko lankidetzari bidea leuntzen”

2021eko abenduaren 14an, World EXPO 2020ren Italiako pabiloian, Dubain, EBko eta Arabiako herrialdeetako berrikuntzari buruzko konferentzia egin da, European Commission´s Joint Research Centre (JRC) erakundeak antolatuta.

European Technology Transfer Offices Circle (TTO Circle) delakoaren esparruan egin da ekitaldi hibrido hau. Europako 36 ikerketa-erakunde publiko nagusiek osatzen duten teknologia-transferentziako bulegoen sarea da zirkulu hori, eta Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundearekin (OMPI) lankidetzan dihardu.

TECNALIA Venturesen Deep Tech Venture Building eredua

World EXPOren edizio honen “Buruak lotzen, etorkizuna sortzen” leloa aintzat harturik, TECNALIA Ventureseko CEO Asier Rufinok teknologia-transferentziaren eskemetan sakondu du, eta TECNALIA Venturesen Deep Tech Venture Building eredua aurkeztu du. Berrikuntza-ekosistema ororen funtsezko hiru oinarriak elkarri lotzen ahalegintzen da eredua: “Minds”, gaitasun teknologikoak/zientifikoak dituzten pertsonak; “Management”, ideia teknologiko bat merkaturako produktu bihurtzeko gai diren pertsonak; eta “Money”, deep tech negozio-aukeren alde egiteko prest dauden inbertitzaileak.

Nazioarteko lankidetza ikerketan eta teknologiaren transferentzian

Konferentziaren helburua da ikerketaren eta teknologiaren transferentziaren arloko nazioarteko lankidetzari buruzko jardunbide onak, esperientziak eta ikasitakoak partekatzea Europako herrialdeen eta arabiar herrialdeen artean. Arlo horretako adituek ikerketa zientifiko eta teknologikoaren emaitzak merkatura eta gizartera transferitzeko modurik onenari buruz hausnartzeko gunea eskaintzen du konferentziak.