Berria

TECNALIAk egituretako zurari buruzko aholkularitza ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuari

2021ko apirilaren 6a
Patrimonio Estructuras de Madera

Gure arkitektoek, eraikitzaileek, administrazioak eta eraikin-kudeatzaileek sendotu egin dute zurezko egiturak ebaluatzeko erreferentziako eragile gisa dugun posizioa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuak TECNALIAn jarri du konfiantza gure ondareko zurezko egituretan aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko. TECNALIAren esperientzia eta gaitasun teknikoa funtsezkoa dira egitura horiek ikuskatzeko, diagnostikatzeko eta kalkulatzeko.

Esku hartzeko proiektu bat proposatzean, izan norberak erabakita, izan araudia eta babes-mailak betetzeko, gero eta erabiltzaile gehiagok egin behar diote aurre eraikitze-sistemak, irudia eta egitura errespetatu behar izateari, maila batean edo bestean. 

Ikuskatze-zerbitzuak

TECNALIAn ikuskatze-zerbitzuak  eskaintzen ditugu, ikuskatze-maila bezeroaren beharretara egokituta; mutur batean daude aldez aurreko ikusketak (EIT —eraikinen ikuskapen tekniko— eta tankerakoak), non balorazio orokor bat ematen baita ikusizko azterketa bat egin eta gero, eta, bestean,ikuskapen zorrotzak, metodo normalizatuak eta saiakuntza ez-suntsitzaileak erabiliz; hala, egituraren egoera zehatzari buruzko informazioa lor daiteke, eta egituraren kalkulu bat egin. 

Egituraren diagnostiko egoki bat egiteak aukera ematen gure ondarea berreskuratzeko eta ondareari balioa emateko lanetan esku hartzeko tresna egokienak erabiltzeko.