Berria

TECNALIAk, Iberdrolak eta Indra-Minsait-ek energiarako aplikazioak garatzen dituzte adimen artifizalarekin

2022ko urtarrilaren 18a
participantes en el proyecto AI4TES

"AI4TESek adimen artifiziala aplikatzea aurreikusten du ekoizpen berriztagarrirako, sare adimendunerako, kontsumo eraginkorrerako eta merkatu bideratzaileetarako"

Digitalizazioko eta energiako gure adituek IA4TES proiektuan lan egingo dute datozen hiru urteetan; energiari aplikatutako adimen artifizialaren arloko proiektu traktore bat da

Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioak Adimen Artifizialeko I+G+Bko misioen deialdian —Next Generation EU funtsen kontura— onartu duen energiaren sektorera bideratutako ekimen bakarra izan da.

ETE-ek eta enpresek koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialei aurre egin ahal izateko eta Europa modernoago eta jasangarriago baten oinarriak ezartzeko funtsak dira. Deialdi honetan bost proiektu bakarrik onartu dira: hiru osasunaren sektorean, bat nekazaritzako elikagaien sektorean eta bakarra energiaren sektorean, IA4TES.

Proiektuak sistema elektriko eraginkor eta jasangarri bat hedatzea bultzatuko du, berotegi-gasik isurtzen ez duena:

  • ekoizpen nagusiki berriztagarria duena, zentralizatua eta banatua nahasita
  • sare automatizatua eta optimizatua duena, mota guztietako erabiltzaile eta solaskideei noranzko biko zerbitzuak emateko gai dena
  • zerbitzu berriak eskaintzen dituena, erabiltzaileek elektrizitatea kontsumitzeko eredu berriak modu autonomoan erabil ditzaten
  • eta merkatuen eta elementu berritzaileen diseinu optimizatua duena, hala nola energia-metaketarena

IA4TESek sendotu egingo du TECNALIAk adimen artifizialean oinarritutako teknologia gaitzaileei buruzko ikerketaren alde egiten duen apustua, bai adimen aurreratuko algoritmo berrietan, bai datu-gobernantzaren eta datuaren adimen banatuaren paradigma berrietan; hala nola teknologia horiek ekoizpen berriztagarri bati, sare adimendun bati, kontsumo eraginkor bati eta merkatu bideratzaileei aplikatzeko kasuetan.

2021eko Adimen Artifizialeko Misioak programari buruz

Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dago 2021eko Adimen Artifizialeko I+Gko Misioen Programa, eta Next Generation EU funtsen dirulaguntza du.

Programa hau lankidetzan egindako I+Gko proiektu handietarako da. Proiektu horietan erakunde publikoek nahiz pribatuek hartuko dute parte, herrialdeko askotariko arloetako misio handiei aurre egiteko. IA4TES proiektuak Iberdrola du buru, Indra-Minsait-ekin batera, eta bederatzi startupek eta zazpi ikerketa-agentek hartzen dute parte bertan; besteak beste, TECNALIAk.