Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
“Linea elektrikoak, azpiestazioak edo transformazio-zentroak osatzen dituzten era guztietako ekipo elektrikoak probatzen ditugu”
TECNALIAko laborategi elektrikoek beren zerbitzuak erakutsiko dituzte zortzigarren aldiz Dubaiko 2019ko Middle East Electricity (MEE) nazioarteko azokan. Dubain egingo da azoka, martxoaren 5, 6 eta 7an, eta parte-hartzaileek aukera izango dute zuzen-zuzenean ezagutzeko ekipo elektrikoen adostasunaren ebaluazioko zerbitzu-eskaintza osoa.
TECNALIAren standean (H2 pabiloia, E15 standa), duela hogeita hamar urte baino gehiagotik elektrizitatea banatzeko eta garraiatzeko alorrean eskaintzen ditugun entsegu-, ikuskaritza- eta egiaztatze-zerbitzu guztiak erakutsiko ditugu, sare elektriko adimendunak ere barne.
“Linea elektrikoak, azpiestazioak eta transformazio-zentroak osatzen dituzten era guztietako ekipamendu elektrikoen full tipye testing erako saiakuntzak egiten ditugu: banaketa-transformadoreak, neurketa-transformadoreak, koadroak, gelaxkak, kableak, isolatzaileak, transformazio-zentroak, etab. Potentzia-elektronikako ekipamenduen saiakuntzak ere egiten ditugu. Adibidez, inbertsore fotovoltaikoenak eta ibilgailu elektrikoen kargagailuenak” azaldu du TECNALIAko Electrical labs-en zuzendari Aitor Kortajarenak.
TECNALIAren laborategi elektrikoek munduko konpainia elektriko nagusien eta erakunde ziurtagiri-emaileen aintzatespena dute, eta, bereziki, Ekialde Ertainekoena.
TECNALIAren instalazioak punta-puntakoak dira, 3.500 m2 baino gehiago dituzte, eta ezin hobeto erantzuten diete elektrizitatea banatzeko eta garraiatzeko sareen gaur egungo eta etorkizuneko beharrei eta, bereziki, sare elektriko adimendunen garapenari. Instalazio horietan, hauek nabarmentzen dira: potentzia-laborategia, hirugarren batek akreditatutako laborategirik handiena Espainian eta Portugalen; goi-tentsioko kableen saiakuntzak in situ egiteko erresonantzia-sistema; goi-tentsioko laborategia, 220 kV-era arteko ekipamenduen saiakuntzak egiteko aukera ematen duena, eta tamaina handiko ganbera klimatikoak,tenperatura altuko saiakuntzak ekipamendu osoetan egiteko aukera ematen dutenak.
Eman izena doan 2019ko MEE azokan. Zure zain dago TECNALIA, H2 pabiloiko E15 standean.
Aitor Kortajarena, TECNALIAko Electrical Labsen zuzendaria