Berria

TECNALIAren etorkizuneko <em>deep tech</em> negozio-aukerak aurkezten ditu OMEGAk

2021ko uztailaren 14a
OMEGA

Negoziorako hipotesi garrantzitsuak eta balio-proposamen teknologiko bereizgarri bat eskaintzen dituzte aurkeztutako ekimenek

Ekainaren 8an egin genuen 2021eko lehenengo OMEGA saioa formatu hibridoan: presentziala + streaminga. Gure enpresako azelerazio-programaren parte izatera igaroko diren deep tech negozio-aukeren berri eman genuen. TECNALIA VenturesTECNALIAko deep tech venture builderrak zuzentzen du programa, eta hartan oinarrituta eraikiko ditugu gure etorkizuneko spin-offak.

10 minutuko pitchean eta 10 minutuko galdera-erantzunetan azaldu genituen negozio-aukerak; negoziorako hipotesiak eta balio-proposamen teknologiko bereizgarri bat eskaintzen dituzte, eta normalean patenteak izaten dituzte:

  • ISMORE aukera: garezur barneko sistema bat da, iktus baten ondoren paralisiak jotako pazienteen beso paretikoen errehabilitazio motorrari laguntzeko (erabat paralizaturik geratutakoak barne). Andrea Sarasola, TECNALIAko Osasun Proiektuen arduraduna.
  • OSAD-by-EIT aukera: loaldiko buxatze-apnearen diagnostikorako gailua, inpedantzia elektrikoko tomografian oinarritua. Borja Bonail, TECNALIAko Osasun Proiektuen arduraduna.
  • AI4ALL aukera: web-aplikazio baten bitartez manufaktura-industriari prozesu-adimena erraz lortzeko aukera ematen dioten funtzionalitate edo zerbitzuak; analisi propioa egiten dute, eta prozesuari egokitutako AAko eredu bat entrenatzen dute. Ez da behar AAko eta Data Analyticseko aditurik. Gaizka Arizmendiarrieta, TECNALIAko Industriako eta Garraioko Proiektuen arduraduna.
  • BIPV aukera: konposite gardenean oinarritzen den teknologia, propietate bikaineko egiturazko modulu fotovoltaikoak egiteko aukera ematen duena: soluzio konbentzionalen pareko efizientziak, arinak eta diseinu malgukoak (geometriak, lodierak, koloreak…). Jan Sellner, TECNALIAko Energia eta Ingurumen Merkatuko kudeatzailea.

Batzorde ebaluatzailea

Batzorde ebaluatzaile bat izan zen saioan, TECNALIAko eta TECNALIA Ventureseko ordezkariek (teknologian eta merkatuan adituak) eta inbertsioaren eta administrazio publikoaren alorreko ordezkariek osatua:

Informazio gehiago

OMEGAri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo TECNALIA Ventureseko helbide honetara.