Berria

TECNALIAren Partaidetzapeko Enpresen IX. Topaketa

2024ko martxoaren 21a
9º Encuentro de empresas participadas de TECNALIA

"Joan den martxoaren 14an TECNALIAren Partaidetzapeko Enpresen IX. Topaketa izan zen, TECNALIA Venturesek antolatuta (TECNALIAren Deeptech Venture Builderrak)”

TECNALIA Venturesek antolatuta egin da TECNALIAko Partaidetzapeko Enpresen IX. Topaketa, eta ekintzailetza- eta inbertsio-ekosistemako 60 ordezkari bildu ditu

Joan den martxoaren 14an, ostegunean, TECNALIAren Partaidetzapeko Enpresen IX. Topaketa izan zen, TECNALIA Venturesek antolatuta (TECNALIAren Deeptech Venture Builderrak). Ekitaldia Kursaalean (Donostia) egin zen, eta TECNALIAko ekintzailetza- eta inbertsio-ekosistemako 60 bat ordezkari bertaratu ziren.

TECNALIAren partaidetzapeko deeptecheko startup eta take away berriak.

Bigarren blokean, TECNALIAren partaidetzapeko deeptecheko hiru startupak aurkeztu ziren: Veltis Rating (Ricardo Antuña CEOak), Solarcraft (Jon Lasa bazkideak) eta Intellialert (Jagoba Lupiola CEOak).

Gainera, Haritz Zabaletak, Fesia Technologyko CEOak, eta Lluís Chicok,Neos Surgeryko CEOak, nazioarteko partnerrekin akordio komertzialak kudeatzen izandako esperientziak azaldu zituzten.

Bestalde, Marta Gonzálezek, TECNALIAko Ventures Digitaleko arduradunak, Adrián NoguerokGo4Iteko CEOak, eta Ricardo Antuñak, Veltis Ratingeko CEOak, adimen artifizialaren ikuspegiei buruzko mahai-inguru bat gidatu zuten.

Inspirazio-multzoa

Hirugarren blokean, Pilar Carratok,CDTIko Ekonomia eta Finantzako zuzendariak eta Andrés Ubiernak, CDTIko Enpresa Teknologikoen Kapitalizazioko arduradunak, Innvierte programa aurkeztu zuten.

Era berean, Ignacio Azpiazuk, HUB Advisory Partnerseko Managing Partnerrak, gobernantza produktibo eta ordenaturako gakoak nabarmendu zituen; eta Rodrigo Roderok, nazioarteko logistikan adituak, negozioaren garapeneko estrategia logistikoari buruzko bere ikuspegia azaldu zuen.