"Prebentzio-ikuspegi horri esker, agintariek eta jabeek neurri proaktiboak hartu ahal izango dituzte eraikinen arkitektura- eta egitura-osotasuna babesteko"
'Termiten mapa' Oñatiko herrigune historikoan, TECNALIAko adituen eskutik
TECNALIAko adituek ikuskapen zehatzak egingo dituzte eraikin historikoetan, detekzio-teknika aurreratuak erabiliz, egon litezkeen termita-infestazioen inpaktua ebaluatzeko. Prebentzio-ikuspegi horri esker, agintariek eta jabeek neurri proaktiboak hartu ahal izango dituzte eraikinen arkitektura- eta egitura-osotasuna babesteko, eta, horrela, Oñatiko ondare historiko baliotsua luzerako gordetzen lagunduko du.
Eraikin historikoetan ikuskapen sistematikoak egitea
Funtsezkoa da zurezko egituretan termita-eraso posibleen aldizkako ikuskapenak egitea, izurrite horiek eraikinen osotasunari ekar diezazkioketen arriskuak direla eta.
Termitak intsektu suntsitzaileak dira, zurean dagoen zelulosaz elikatzen baitira; horrek kalte nabarmenak eragin ditzake, eta eraikinen egiturazko egonkortasuna arriskuan jar dezake denbora igaro ahala. Ikuskapen sistematikoak eginez, garaiz detektatzen da termiten presentzia; kaltetutako eremuak identifikatzen dira, eta kalteen norainokoa ebaluatzen da.
Prebentzio-ekintza horrek, egituren balio arkitektonikoa eta ondare-balioa babestu ez ezik, tratamendu egokiak garaiz aplikatzeko aukera ematen du; hala, konponketa garestiak saihesten dira, eta eraikin historiko eta tradizionalak epe luzera babesten laguntzen da.