“TWIND ekimenaren azken ekitaldia ospatuko dugu, zeina itsas energia eolikoaren hazkundea bultzatzeko ezagutzaren transferentzia baitu ardatz”
Ekitaldia azaroaren 10ean izango da, Lisboan, Wavec-en urteroko mintegian
TWIND ekimenaren helburua bikaintasun-sare bat sortzea da, offshore energia eolikoaren arloko ikertzaile profesional espezializatuen eta prestatzaileen talde bat dinamizatzeko. Portugalen sortzen ari den industriari laguntzea du helburu, hazkunde handia aurreikusten den testuinguru batean, ez baitago horretan trebatzeko ikasketa-planik aldez aurretik ezarririk.
TWIND proiektuaren azken ekitaldia azaroaren 10ean izango da Lisboan, eta hartan ari gara lanean WavEC Offshore Renewables (Portugal) eta Offshore Renewable Energy Catapult (Erresuma Batua) ikerketa-zentroekin eta Technische Universiteit Delft (Herbehereak) unibertsitatearekin batera.
Wavec-ek eta Espainiako enbaxadak Portugalen antolatutako Wavec-en urteroko mintegian izango da topaketa; han jardungo gara Iberiar penintsulako kostaldean offshore eolikoak daraman bilakaeraz eta sektorearen azken berrikuntzez.
Ezagutza eta esperientzia transferitzen offshore eolikoaren sektorean
Offshore energia berriztagarriak ahalmena du urtero Portugalen kontsumitzen den elektrizitatearen % 25 hornitzeko eta teknologia berri horietan esportazio-kate berri bat sortzeko. Portugalgo Gobernuak aurreikusten du eremu horretako esportazio potentzialek hamarkoiztu egin lezaketela sektore aktiboetan gaur egun dagoen enplegua.
TECNALIAn, gainerako partaideekin batera, lanean ari gara offshore eolikoaren sektoreko ezagutza eta esperientzia Wavec-era transferitzeko, langile-trukeen, tutoretzen eta tailerren bidez, besteak beste.
Zer da TWIND?
- TWIND proiektuaren webgunea
- Ekitaldiaren agenda eta informazio zehatza eskuragarri egongo dira WavECen
Proiektu honek Europar Batasunaren koordinazio- eta laguntza-ekintzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 857631 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.