Berria

Trantsizio energetikorako modelizazio-sistema integratua

2023ko ekainaren 20a
Transición energética

“BIDERATU modelizazio-sistema integratua garatu dugu, Euskadiko trantsizio energetikoa zuzentzen duten erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko”

Trantsizio energetikorako BIDERATU modelizazio-sistema integratua berariaz garatu da Euskadiren errealitaterako.

BIDERATU sistema sektore anitzeko eredu energetikoaren eta eredu makroekonomikoaren arteko hard-link batean oinarrituta dago. Gainera, aukera ematen du Euskadirako agertoki energetiko eta klimatiko alternatiboak (2030, 2040, 2050) granularitate handiz diseinatu eta ebaluatzeko; azpisektore eta teknologien mailaraino heltzea ahalbidetzen du. Bizi-zikloaren ikuspegia eta ekonomia zirkularraren alderdiak ere kontuan hartzen ditu estrategiak lehenesteko orduan. Gaur egun eskualde mailako modelatze integraturako merkatuan aurki dezakegunarekin alderatuta, aurrerabidea ekarri du ikerketara.

Eraldaketa etorkizun deskarbonizatu baterantz bideratzea

BIDERATU modelizazio-sistema integratua planifikazio energetiko eta klimatikoa egiteko garatu da, non planifikazio horrek Euskadi etorkizun karbonotan neutro baterantz bideratzeko eraldaketa-prozesua gidatzen baitu. Sistema honek erabaki estrategikoak hartzen laguntzen du, bai industria-sektorean, bai administrazio publikoetan.

Herrialde eta eskualdeek emisioak murrizteko bete behar dituzten helburuak gogortu egin dira, eta horri gehitu behar zaio eskualde bakoitzaren errealitateari egokitutako modelatze-tresnarik ez egotearen arazoa. Tresna horiek aukera eman beharko lukete azterketa integratuak eta prospektiboak egiteko, energiaren, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren dimentsioen arteko erlazioak kontuan hartuta.

BIDERATU ekimena

Sistema integratu hau BIDERATU proiektuaren esparruan garatu da (Elkartek 2021 programa), TECNALIAko Lara Mabe eta Eneko Arrizabalaga buru direla, BC3rekin, Mondragon Unibertsitatearekin, Energia Klusterrarekin eta ACLIMArekin lankidetzan. Proiektua 2023ko martxoan burutu da, arrakastaz.