“TECNALIAk pinturen iraunkortasun-azterketa hobetzeko zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du”
Eskura ditugun akreditazio berriak gehitu ditugu, 4/LE024
Besteak beste, jasangarritasuna nagusitzen ari da pinturen eta estalduren sektorearen joeretan. Bide horretan, ezinbestekoa da hobekuntza-ildotzat hartzea produktu horien iraunkortasuna eta zerbitzuko balio-bizitza.
Gure eraikuntza-materialen laborategiak EN ISO 12944-6 arauko saiakuntzak txertatu ditu
TECNALIAren Eraikuntzako Materialen Laborategiak pinturen iraunkortasunari buruzko azterketa hobetzeko zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du. Hori dela eta, EN ISO 12944-6 arauko saiakuntzak txertatu ditugu altzairuzko egiturak korrosiotik babesteko gure saiakuntzen akreditazioan.