Berria

Web-aplikazio bat espazioak konfiguratzeko eta diseinatzeko

2024ko otsailaren 6a
Aplicación web para configuración y diseño de espacios

“Gaur egun, Cloud 3D da TREKUren salmenta-tresna nagusia: eskaeren % 80 baino gehiago jasotzen dira horrela”.

TREKU altzarigintza-enpresarekin lankidetzan, web-aplikazio bat garatzen ari gara espazioak konfiguratzea eta ekipamendu modularra diseinatzea errazteko.

Garatzen ari garen web-tresnaren bidez, erabiltzaileak modulu-konfigurazio bat oso era intuitiboan 2D-n diseinatzeko aukera du; nahi duen tokietan kokatu ditzake elementuak, eta konfiguragarriak diren elementuetako bakoitzaren akaberak hauta ditzake. Tresnaren logikari esker, fabrikatzeko edo instalatzeko ezinezkoak diren konfigurazioak diseinatzea eragozten da.

Gainera, emaitza ikusi ahal izango da, bai eta aldaketak egin ere 3D-ko akaberak errealistagoak izan daitezen. Interfazea lagunkoia eta erabilerraza da. Erabiltzaileak aurrekontu automatiko bat lortzen du denbora errealean, eta eskaerak era automatizatuan bidal ditzake.

Cloud 3D diseinu-tresnaren inpaktua handituz joan da pixkanaka, eta, gaur egun, TREKUren salmenta-tresna nagusia da: eskaeren % 80 baino gehiago jasotzen dira horrela.

Era berean, garapena egin ahala, diseinu-tresna zabalduz eta hobetuz joan da, eta enpresaren prozesuak automatizatzeko funtzionaltasunak gehitu dira.

Etenik gabeko eguneratzea eta funtzionamendua

Katalogoaren eta akaberen informazioa eta prezioen kalkulua modu dinamikoan osatzen dira enpresaren datu-basetik abiatuta; horri esker, aplikazioa eguneratu beharrik izan gabe, edukia tresnaren backend bidez edita daiteke. Horrela, tresna etengabe eguneratua dute erabiltzen duten banatzaile eta azken bezero guztiek.

Era berean, web-tresna bat denez, erabiltzaileak asteko edozein ordu eta egunetan sar daitezke Internet bidezko sarbidea duen munduko edozein lekutatik.

Hainbat soluzio

TECNALIAren CLOUDFIG tresnaren bilakaeran oinarritzen da garapena. Tresna hori antzeko soluzioetarako erabili da enpresa hauetarako: EQUILAN, INDUO, ARREGUI, NOVADECOR, EIBHO, BLUX, ERREKA, INGEMAT eta CODIS.