"TECNALIAko adituek eskola birgaitua bisitatu dute Europar Batasuneko Ingurumeneko komisarioarekin eta Ekuadorko Ingurumen, Ur eta Trantsizio Ekologikoko ministroarekin"
Ekuadorko zero emisioko lehen eskola jasangarria birgaitu dugu, eta, hala, Galapago uharteetako paradigma eraikuntza jasangarrirantz aldatzea sustatzen du.
Ekimenak, zeina Mentefactura enpresak koordinatzen baitu, helburu du tokiko politika publikoak garatuz energia-eskaria eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea Galapago uharteetako parke eraikian. Horretarako, TECNALIAk tokiko eraikuntza-kateko 50 agente baino gehiago prestatu ditu; besteak beste, eraikitzaileak, arkitektoak, artisauak, langileak eta jabeak.
Ekuadorko zero emisioko lehenengo eskola
TECNALIAko adituek eskola birgaitua bisitatu dute, Virginijus Sinkevičiusekin (Europar Batasuneko Ingurumeneko komisarioa) eta Sade Fritschirekin (Ekuadorko Ingurumen, Ur eta Trantsizio Ekologikoko ministroa) batera.
Ekuadorko zero emisioko lehen eskola jasangarri honetan, bero-irabaziak minimizatzeko estrategiak aplikatu dira, eguzki-babesak erabiliz eta karga termikoak murrizteko estalkia isolatuz. Era berean, hoztea maximizatu da, barnealdearen aireztapen naturala errazten duten estrategiak erabiliz. Eskolak, halaber, energia sortzeko sistema berriztagarriak eta komunetan ura aurrezteko teknikak izango ditu.
Hiru Living Lab
Proiektu horren barruan, hiru Living Lab gauzatzen ari dira lehenagotik dauden eraikinetan. Laborategi horietan, TECNALIAk garatu eta baliozkotu dituen eraikuntza jasangarriko estandarrak inplementatzen ari dira, bero-irabaziak minimizatzeko eta hoztea maximizatzeko estrategiak kontuan hartuta eta energia eta ur-kontsumoa aurrezteko neurri aktiboak aplikatuta.
- Bartzelona etxebizitza-eraikina, San Cristóbal uhartean
- Paraíso de Isabela hotela, Isabela uhartean
- Galo Plaza Lasso eskola, Santa Cruz uhartean