Prentsa-oharra

Sare elektriko adimendunei buruzko nazioarteko jardunaldiak

2022ko maiatzaren 11a
Jornadas Internacionales sobre redes eléctricas inteligentes

Energiaren Euskal Erakundeak, Orkestrak eta TECNALIAk antolatu dute hitzordu hori, eta garrantzi berezia izango dute sare elektriko adimendunen analisiak eta Europako Itun Berdean eta Berreskuratze Planetan teknologia giltzarri gisa egiten duten ekarpenak.

2022Ko maiatzaren 10a. Sare elektrikoak energia-sistemaren bizkarrezurra dira, eta funtsezkoak trantsizio energetikoa efizientziaz egiten dela bermatzeko. Testuinguru horretan, Ekipamendu Elektrikoen Nazioarteko XVII. Jardunaldietan 150 aditu baino gehiago bilduko dira Bilboko Euskalduna Jauregian, maiatzaren 10ean eta 11n. Sakon aztertuko dituzte, hainbat ikuspegitatik, sare adimendunen hurrengo urteetako garapenari buruzko alderdiak, arlo hauekin lotuta: energia-sistemaren deskarbonizazioa eta jasangarritasuna, zibersegurtasuna eta datuen kudeaketa. Halaber, sistema elektrikoaren erabiltzaile berriak eta energia-komunitateek betetzen duen paperari dagozkionak aztertuko dituzte.

Nazioarteko hitzordu honen aurtengo edizioak arreta berezia eskainiko dio sare elektriko adimendunen zereginari, bai eta sare horiek teknologia giltzarri gisa egiten duten ekarpenari eta Europako Itun Berdean eta Berreskuratze Planetan duten eraginari ere. Izan ere, Europak Itun Berdea ezarri du lehen kontinente klimatikoki neutroa izatea lortzeko.

Klima-aldaketak eta ingurumenaren degradazioak eragindako erronkak gainditzeko, Europako Itun Berdeak ekonomia moderno bilakatuko du Europar Batasuna. Hala, baliabideak modu eraginkor eta lehiakorrean erabiliko ditu, eta, 2050erako, bermatuko du ez dela berotegi-efektuko gasen emisio garbirik gertatuko, hazkunde ekonomikoa ez dela egongo baliabideen erabilerari lotuta, eta ezein pertsona ez leku ez dela geratuko atzean.

Testuinguru horretan, sare elektrikoak funtsezkoak eta egituratzaileak dira Itun horren helburuak bete ahal izateko; izan ere, besteak beste, aukera ematen dute energia-sistema interkonektatuak eta hobeto integratutako sareak eraikitzeko, energia-iturri berriztagarriak bultzatzeko; teknologia berritzaileak eta azpiegitura modernoak sustatzen dituzte; efizientzia energetikoa bultzatzen dute; eta Europako itsasoko energia eolikoaren potentzial osoa garatzeko aukera ematen dute eta sektore guztietako intregrazio adimenduna bultzatzen.

Jardunaldiak eta haien edukia

Nazioarteko XVII. kongresu hau topagune garrantzitsua da herrialde eta arlo askotako aditu eta ikertzaileentzat. Inaugurazio instituzionala maiatzaren 10ean izango da, 9:00etan. Iñigo Ansola Kareaga EEEko zuzendari nagusiak, Jesús Valero TECNALIAko zuzendari nagusiak eta Iván Martén Orkestrako lehendakariak hartuko dute parte.

Biltzarraren lehen saioan hainbat aditu izango dira. Besteak beste, aditu hauek sare elektrikoek trantsizio energetikoan duten egitekoa hartuko dute hizpide: Ignacio Asenjo, DG Energy European Commission erakundekoa; Miriam Bueno, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energiaren Arloko Prospektiba, Estrategia eta Araudiaren zuzendariorde nagusia; Arina Anisie, IRENAko kidea; Pauline Henriot, Energiaren Nazioarteko Agentziakoa; eta Marcelino Madrigal, Garapenerako Banku Interamerikarrekoa.

Horiek guztiek erantzuna emango diete hauei buruzko galderei: nola bultza dezaketen sare elektriko adimendunek deskarbonizaziorako eta jasangarritasunerako bidea; zer-nolako rola duten sareen operadoreek eta haien negozioak bide horretan; nola jarraitu elektrifikazioaren alde elektrizitatearen prezioak gorantz doazela; eta nola lortu sare elektrikoen eta beste energia-bektore batzuen (hidrogenoa, esaterako) arteko bateragarritasun maximoa.

Halaber, beren sektorean lider diren zenbait konpainia izango dira kongresuan: Aclara-Hubbell, Arteche, Hitachi Energy, Iberdrola, Ibil, Ingeteam, Ormazabal, Schneider Electric eta Siemens, besteak beste. Konpainia horietako eta beste batzuetako adituek sektore elektrikoaren gaurkotasunari buruzko ideiak eta ikuspegiak trukatuko dituzte.

  • Lehen egunean, orobat, sare elektriko adimendunetarako zibersegurtasunaren eta datuen kudeaketaren gakoak aztertuko dira.
  • Foroaren bigarren egunean, sistema elektrikoaren erabiltzaile berriaren eta energia-komunitateen zereginean sakonduko dute adituek.
  • Amaitzeko, Iberdrolaren Global Smart Grids Innovation Hub bisitatuko dute.

XVII. edizio honetako egitarau zehatza eta informazio gehiago hemen kontsultatu daiteke: JIEEC: Ekipamendu Elektrikoen Nazioarteko Jardunaldiak.

Energiaren Euskal Erakundeari buruz

Eusko Jaurlaritzak 1982an sortu zuen Energiaren Euskal Erakundea (EEE), eta energia-politikaren oinarriak ezarri zituen. Energia-efizientzian, gure energia-iturriak dibertsifikatzean eta energia berriztagarriak sustatzean oinarritu dira, garrantzia garaiaren araberakoa izanik. Ordutik, Energiaren Euskal Erakundea energia-agentziak garatzen ditu Jaurlaritzan definitutako politikekin bat datozen proiektuak eta ekimenak.

Orkestrari buruz

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua Deustu Fundazioaren (Deustuko Unibertsitatea) ekimen bat da, eta haren helburua da aldaketaren eragile izatea eta ikerketaren bidez ongizatearen zerbitzura dagoen lehiakortasuna bultzatzea. Horretarako, lankidetza estuan aritzen da lurraldeko eragileekin, eta zenbait erakunde publiko eta pribaturen laguntza du. Lau ikerketa-laborategi ditu: energia eta ingurumena, ongizatea, politika publikoak eta enpresa adimenduna.

TECNALIAri buruz

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da TECNALIA, BRTA (Basque Research and Technology Alliance) aliantzako kidea eta erreferentziakoa Europa osoan. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 profesional ditu, guztiak ere teknologia BPG bihurtzen saiatzen direnak gizakion bizi-kalitatea hobetzearren, enpresentzat negozio-aukerak sortuz. Hauek ditu jarduera-eremu nagusiak: eraldaketa digitala, fabrikazio aurreratua, energia-trantsizioa, mugikortasun jasangarria, hiri-ekosistema eta osasuna.