Doitasun handiko multiprozesaketako makina berriak sortzea, jatorri termikoko erroreak gutxitzen dituztenak baita kontrolatu gabeko inguruneetan ere.
Proiektu honen helburua mekanizazio-makinen jatorri termikoko errorea murriztea da.
Zenbait azterketaren arabera, pieza mekanizatuen errore geometrikoen % 75eraino makinen (motorren, eragingailuen, ebaketa-fluidoen eta besteren) beroak eragindako deformazio termikoen ondorio izan litezke, bai eta giro-tenperaturan izandako aldaketen ondorio ere.
Garapen honen esparruan, zenbakizko ereduak ezarri ditugu, zeinak gai baitira jatorri termikoko deformazioak zehaztasun handiz aurreikusteko eta konpentsatzeko. Inplementazio- eta eragiketa-kostu txikiko diseinu-soluzio thermo-friendlyak ez ezik, jatorri termikoko doitasun-erroreak konpentsatzeko legeak ere integratzen ditu, eta, hala, handitu egiten du doitasuna kontrolik gabeko ingurune termikoetan ere.