Proiektuak

Estrategia berriak garatzea minbiziaren diagnostiko goiztiarrerako eta tratamendu pertsonalizatua egiteko

Diagnóstico temprano de cancer

Proiektua diagnostikoaren, pronostikoaren eta tratamendu onkologikoaren gainean egituratzen da, hainbat diziplina biltzen dituen ikuspegiarekin, eta onkologia medikoan gero eta handiagoak diren eskaerei erantzuten die, markatzaile sentikorrak eta espezifikoak identifikatzeko, bai eta minbiziaren diagnostiko goiztiarra, pronostikoa eta tratamendua hobetuko duten estrategia berriak identifikatzeko ere.

ONKOIKER proiektuaren helburua da tumorearen heterogeneotasunaren, mikroingurunearen eta gaiztotasunaren arteko harremanaren azterketan sakontzea. Hala, sortutako ezagutzatik abiatuta, sentikortasun eta espezifikotasun handiko markatzaile berriak identifikatu ahal izango dira, eta lagundu egingo dute minbiziaren diagnostikoa eta pronostikoa lortzen eta aurre egiteko terapia hautatzen. 

Horretarako, eta jakinik zeinen konplexuak eta heterogeneoak diren tumoreak, hainbat diziplina lantzen dituen ikuspegiarekin planteatu da proiektua. Hainbat puntutatik jorratu nahi du tumoreen heterogeneotasuna: genomika –tumorearena zein pazientearena–, tumorearen mikroingurua, lipidomikoa, analisi konputazionala eta irudi bidezkoa.

Diagnostiko genetikoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa