Arrakasta-kasuak

IBERMÁTICA

Ibermática

“TECNALIA da, berrikuntzaren garapenaren alorrean, gure bazkide teknologiko nagusietako bat”

Iñaki del Río
Ibermática/DIGITALeko Digital Labsen zuzendaria eta Ibermática Berrikuntza Institutuaren (i3B) zuzendaria

“Teknologia pertsonen zerbitzura”

Gure historia

IBERMÁTICA informazio-teknologien zerbitzu-konpainia global bat da. 3.500 pertsonako lantalde bat du 10 herrialdetan lanean, eta bere Berrikuntza Institutua ere badu.

“Teknologian adituak gara, eta teknologia hori gure bezeroentzako produktu eta zerbitzu baliagarri bihurtzean datza gure sekretua. TECNALIA dugu teknologia berri horren hartzaile nagusietako bat”, esan du Iñaki del Ríok, Ibermática/DIGITALeko Digital Labsen eta Ibermática Berrikuntza Institutuaren (i3B) zuzendariak.

Berritzeko ahalmena eta etengabe berritzeko jarrera

Iñaki del Ríoren ustez, “berrikuntza da, hain zuzen, ahalmena eta jarrera izatea teknologia berriak etengabe ezagutzeko, teknologia horietan etengabe aditu izateko eta teknologia horiek etengabe bezeroentzako produktu eta zerbitzu bihurtzeko”.

Eta erronka baten berri eman du: TECNALIArekin batera sortutako ezagutza merkatura eramatea eta BPG bihurtzea bezeroei egindako fakturen bidez.

IBERMÁTICAren eta TECNALIAren arteko lankidetza

“Ibermática Berrikuntza Institutuak TECNALIAren iturritik edaten du, edaten duenez”, esan du Iñaki del Río zuzendariak.

Egunean-egunean zabaltzen ari dira Ibermáticaren eta TECNALIAren lankidetza teknologikoko alorrak, eta, haien artean, hauek nabarmendu daitezke: 

  • Adimen artifiziala eta big data
  • Zibersegurtasuna/bloke-kateak
  • Interakzio-sistema aurreratuak: errealitate birtuala eta errealitate areagotua