Arrakasta-kasuak

QUIDE / DEVA

Quide

“Hauek dira gure gakoak: gogor lan egitea, ilusio eta pasio handiz,eta berrikuntzan eta teknologian oinarritzea, TECNALIAren eskutik”.

Mº Asun Ruiz de Gauna
QUIDE SAko gerentea

“Oinarri sendoak dituen apustu berritzaile bat”

Gure historia

Erreferentziako marka bat da nazioartean, bi produkzio-fabrika dituena Gipuzkoan, eta 35 langile. Munduan lurzorurako produktu kimikoak fabrikatzen dituzten 10 enpresa onenen artean dago, eta 35 herrialdetan baino gehiagotan saltzen ditu produktuak. Lurzorurako bernizak fabrikatuz ekin zion bere ibilbideari, eta, 67 urte geroago, espezializatzea, nazioarteko merkatura arrakastaz bideratzea eta produktu-aukera zabaltzea lortu du, apustu argi bati esker: berrikuntza.

Berrikuntza: bereizteko eta lehiatzeko gakoa

Etengabe berrikuntzaren eta I+Garen alde egiteak aukera ematen dio QUIDE/DEVAri produktu berritzaileak garatzeko
eta besteetatik bereizteko, bai produktu-aukeran, bai produktuen kalitatean.

Arrakasta hori lortzeko, pasioz egin behar izan zaie aurre zailtasunei, eta, batez ere, berrikuntza eta teknologia hartu behar dira etorkizun lehiakor baten ateak irekitzeko giltzatzat.

“La colaboración con TECNALIA es básica para posicionarnos frente a nuestros competidores en el mercado pero, sobre todo, supone para nosotros un apoyo fundamental a la hora de innovar, de acceder a I+D y de controlar los diferentes aspectos que necesita nuestra marca para competir más y mejor”.

QUIDE / DEVA + TECNALIA lankidetza

“La colaboración con TECNALIA es básica para posicionarnos frente a nuestros  competidores en el mercado pero, sobre todo, supone para nosotros un apoyo fundamental a la hora de innovar, de acceder a I+D y de controlar los diferentes aspectos que necesita nuestra marca para competir más y mejor”.

Hamarkada bat baino gehiago daramagu lankidetzan, produktu eta prozesu berriak diseinatzen, baliozkotzen eta ziurtatzen; horrek aukera eman dio QUIDE/DEVAri merkatu berrietara berme eta konfiantzarekin heltzeko, etorkizuneko zailtasunei aurrea hartzeko eta negozio-aukera berriak skuratzeko.

  • Produktu berrien garapena eta lankidetza.
    • Prestazio handiko bernizak zurezko lurzoruetarako.
    • Silizio dioxidoan oinarritutako estaldura nanoteknologikoak zurezko gainazalak babesteko.
    • Behe-igorpeneko estaldurak, giro bereziki kritikoetan barruko airearen kalitatea hobetzeko.
  • Produktu-prestazioaren ebaluazioa hainbat saiakuntzaren bidez: fisiko-mekanikoak, kimikoak eta biologikoak, iraunkortasunekoak eta suaren aurreko portaerari lotutakoak.