“Offshore-ko konektibitatea”
Gure historia
Enpresa familiarra da DITREL Industrial, eta 35 urte luze daramatza goi-tentsioko isolagailuetarako bernoak fabrikatzen, merkatu nazionalerako eta nazioartekorako.
Negozio horren heldutasun-maila ikusirik, itsas energia berriztagarrien sektorean dibertsifikatzea erabaki zuen duela bost bat urte.
Aliantzak, lehiatzeko abantaila
DITRELeko Ekoizpen eta Teknologiaren zuzendaritzako kide den Ibon Larrea Astobizaren iritziz, “lehiatzeko gure abantaila, zalantzarik gabe, aliantzak ditugu, hau da, zenbait kolaboratzaile, hornitzaile, azpikontratista eta bezerorekin ditugun aliantzak”.
Dibertsifikazio-ibilbide horretan, ikuspegi argia du Ibon Larreak: “Bakarrik baldin bazabiltza, azkarrago ibiliko zara; beste norbaitekin baldin bazoaz, berriz, urrutirago iritsiko zara”.
Arrakastaren gakoak: lantaldea eta merkatu berriak
“DITRELen arrakastaren gakoak zein diren? Bada, batetik, beti bezeroekin bat eginik lan egiten duen lantalde sendo bat izatea, eta, bestetik, teknologia eta berrikuntza ardatz dituzten merkatuei gogotsu ekin izatea; itsas energia berriztagarriei, adibidez.”
“DITRELen lan egiten dugunok ohartzen gara soluzio eta irtenbide teknologiko eta berritzaileei loturik datorrela etorkizuna; hori dela eta, proiektu berritzaileei irmoki ekitea erabaki dugu”, diosku Ibon Larreak.
DITRELen eta TECNALIAren arteko lankidetza
TECNALIA ha aportado a DITREL, no solo conocimiento técnico multidisciplinar, metodologías de desarrollo o herramientas de cálculo… sino, sobre todo, un acompañamiento durante la metamorfosis interna de la empresa.
Juntos han desarrollado diseños y obtenido resultados que aportan un beneficio mutuo, como el proyecto KONEKTA2: un nuevo conector eléctrico submarino que simplifica y reduce el coste asociado a las maniobras tradicionales de conexión y desconexión eléctrica offshore.
En este sentido, “también quiero destacar a TECNALIA como dinamizador de la colaboración con otros socios europeos o las iniciativas conjuntas en el ámbito del Harsh Lab con más empresas vascas”, concluye Ibon Larrea.