“Identifikazio- eta kontrol-sistemak”
Gure historia
Hospitality sektoreko balio erantsi handiko sistema elektronikoak (hala nola energia kudeatzeko sistemak eta sarraila elektronikoko sistemak) garatu, diseinatu eta saltzen dituen ingeniaritza bat da ENKOA.
“Azken hausnarketa estrategikoaren ondoren, jarduera-sektore berriak bilatzeari ekin genion, eta elikagai- eta osasun-sektoreetarako produktuak garatzen hasi ginen TECNALIAren eskutik”, adierazi du Juan Cruz Iriondo zuzendari nagusiak.
Espezializazioa eta etengabe egokitzea, lehiarako abantailak
Eta nabarmendu du lehiarako haien abantaila dela “sektore elektronikoan espezializatzea eta hardwareari eta garatzen dugun softwareari buruzko know-howa”.
Eta arrakastarako gakoa, berriz, sektore elektronikoaren bilakaerara etengabe egokitzeko gaitasuna. “Merkatutik oso gertu gaude, eta horrek aukera ematen digu eremu geografikoak dibertsifikatzeko, produktu berriak garatuta”, esan du Juan Cruz Iriondok.
ENKOAren eta TECNALIAren arteko lankidetza
Denbora da TECNALIA elkarlanean ari dela ENKOArekin produktu berriak diseinatu eta garatzeko. Esate baterako:
- Armairuetarako sarraila elektronikoak
- Entzumen-arazoak dituzten atletentzako sistemak
- Barazki eta fruten azpiproduktuak balorizatzeko sistemak
- Giharrak errehabilitatzeko elektrodo anitzeko gailuak
“Askotan, ezin dugu bakarrik egin, baina TECNALIAko adituen laguntzarekin, iristeko gai ez garen eremu batzuetara irits gaitezke”, adierazi du ENKOAko zuzendari nagusiak.