Arrakasta-kasuak

ARTECHE

“Gure produktuak nazioartean merkaturatzeko, TECNALIA funtsezko bazkide teknologikoa da ARTECHErentzat”.

Roberto Ortiz de Zarate
R&D Director Arteche Group

Moving Together”

Gure historia

ARTECHE euskal konpainiak 70 urte baino gehiagoko esperientzia du sektore elektrikoan, eta 150 herrialdetan baino gehiagotan ditu instalatuak ekipoak eta soluzioak. Konpainiak hiru ezaugarri nagusi ditu: bezeroekiko hurbiltasuna, eskaintzen dituen soluzioen malgutasuna, eta teknologia eta zerbitzu egokia eskaintzea beti bezeroen erronkei erantzuteko.

“Adituak gara gure sektorean, eta, soluzio eta zerbitzu berriak merkaturatuz, beti abangoardian egoten saiatzen gara. Adibidez, gure kontratazioaren % 80 baino gehiago azken hiru urteetan eguneratu ditugun ekipoetatik datoz”, dio Arteche Taldeko Ikerketa eta Garapeneko zuzendari Roberto Ortiz de Zaratek, eta hori da, haren ustez, konpainiaren arrakastaren gakoetako bat.

Etorkizuneko erronkei erantzuteko, adituekin elkarlanean, hala nola TECNALIArekin

Ortiz de Zaratek ikerketa, garapen eta berrikuntzarekiko konpromisoa berretsi du; izan ere, “eraldaketa-prozesu bete-betean dago sektore elektrikoa, eta, horretaz jabeturik, 160.000 ordu baino gehiago inbertitzen ditugu berrikuntza-proiektuetan. Talde handi bat dugu I+Gan lanean, baina, hala ere, ez diegu bakarrik aurre egiten erronkei, beste aditu batzuekin elkarlanean baizik; adibidez, TECNALIArekin”.

Badira 40 urte baino gehiago TECNALIArekin lanean hasi zirela; hasieran, haien laborategietan baliozkotu ezin ziren diseinuak baliozkotzen zituen. “Gaur egun ere jarraitzen dugu elkarrekin lan egiten, bai ekipo berriak baliozkotzen, bai garatzen. Gure produktuak nazioartean merkaturatzeko, TECNALIA funtsezko bazkide teknologikoa da ARTECHErentzat.

ARTECHEren eta TECNALIAren arteko lankidetza

Ortiz de Zarateren hitzetan, “TECNALIAren ezagutzak eta esperientziak sare adimendunetarako produktu berriak garatzen laguntzen digu, zeinak ezinbestekoak baitira sektorearen erronkei erantzuten dien sistema energetiko baterako: karbono-emisiorik gabeko sistema deszentralizatu eta digitalizatu bat lortzea da helburua”.

Ikerketa eta Garapeneko zuzendariak asko balioesten du nazioartean onartua dagoen laborategi independente bat izatea inguru hurbilean beren produktuaren ahalmenak ziurtatzeko.

Gaur egun, ARTECHE eta TECNALIA bazkide dira BELA Basque Electrical Laboratories Alliancen.

Moving Together dugu lema, eta hori gauzatzeko eta bezeroekin dugun hurbiltasun-konpromisoa betetzeko, gure bazkideek ere balio horiek izatea behar dugu, eta TECNALIA horren adibide dugu”.