Azpiegitura

Nanozelulosa-laborategia

Laboratorio de nano-celulosa

“(Nano)zelulosa zuntzak lortzeko eta eraldatzeko” ildo teknologikoaren ahalmena hobetzeko instalazio pilotua, zeinak aukera emango baitu I+D+B aplikatua sustatzeko eta jabetza industrialeko aktibo berriak garatzeko, hala nola dagoeneko oinarri biologikoko materialen ildo teknologikoan garatu direnak, hots, INACELL eta OLEOCELL.

Deskribapena

Mikrozelulosa eta nanozelulosa ekoizteko instalazio berriak zuntzak prozesatzeko zenbait unitate ditu, zeinek barne hartzen baitituzte tratamendu kimikoa edota entzimatikoa, egokitzea, iragaztea eta mikrofibrilazio eta nanofibrilazioa; unitate horiek ponpaketa automatizatuko sistema batek konektatzen ditu, eta gai dira 1-2 kg/sorta zelulosa ekoizteko.

Instalazioak aukera ematen du besteak beste “zelulosazko zuntzak, mikrozuntzak eta nanozuntzak” produktu-linea lantzeko eta merkatuari eskaintzeko, haien fabrikazioa eta funtzionalizatzea barne hartuta. Garapen-ildo hori bioproduktu-eduki handiko material berriak garatzera bideratua dago.

Zehazki, garapen-ildo hauetan lan egiteko aukera emango du instalazio pilotuak:

  • MNFCa lortzea askotariko material lignozelulosikoetatik (zura, urteroko landareak, paper berreskuratua, kotoia…), azpiproduktu industrialak barne direla (lohiak, errefusak eta abar).
  • Zuntz eta MNFC funtzionalak lortzeko tratamendu kimikoak eta entzimatikoak (hidrofobotasuna, suaren kontrako ezaugarriak, erresistentzia mekanikoa, hesi-propietateak, eta abar).
  • Sektore intentsiboetan (papera, ontziak eta bilgarriak, eraikuntza, automobilgintza, pinturak eta abar) nahiz balio erantsi oso handiko beste sektore batzuetan (biomedikoa, farmazia, bateriak, 3Dko inprimatze bidezko elektronika eta abar) erabiltzen diren MNFCn oinarritutako material berriak garatzea.

Nori zuzendua

  • Ore- eta paper-fabrikatzaileak
  • Zelulosa-oinarria duten ontzien eta bilgarrien (zelulosa moldatua, papera eta kartoia) fabrikatzaileak
  • Hondakin lignozelulosikoak sortzen dituzten enpresak (taula-fabrikatzaileak, zur xaflatuarenak, zerrategiak eta abar)
  • Material lignozelulosikoak oinarri dituzten ehunen fabrikatzaileak
Catálogo Materiales y productos de construcción

Building Technologies dibisioko materialen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa