Azpiegitura

Orri funtzio-aniztunak (Buckypaper orriak) fabrikatzeko instalazio pilotua

imagen de la planta piloto de buckypapers en TECNALIA

Buckypaper orriak fabrikatzeko instalazio pilotuaren jarduera nagusia da erabilera anitzeko eta eroankortasun elektriko handiko film mehe (mikrak) malgu eta porotsuak fabrikatzea.

Buckypaper-ak polimeroekin eta konpositeekin konbinatuz, funtzio gehiago dituzten soluzioak lortzen dira, hala nola eroankortasun elektriko handiagoa, berotze erresistiboa eta sentsore-gaitasuna.

Non dago instalazio pilotua?

Donostiako egoitza

Donostiako Parke Teknologikoko Mikeletegi pasealekuko 2. zenbakian dago.

Buckypaper-en fabrikazio-prozesuaren bidez, 300 mm-ko zabalerako eta zenbait metroko luzerako orri funtzio-aniztunak fabrikatu daitezke, eta astean 50 m2 ekoizteko gaitasuna du.

BPak 20 g/m²-tik 60 g/m²-ra bitartean fabrikatu daitezke, bezeroak eskatzen duenaren arabera. Egungo produktu-sorta MWCNT (multi-walled carbon nanotube) produktuetan oinarritzen bada ere, lerro pilotua gai da beste material batzuk ere (nano, makro) iragazteko, betiere materiala uretan barreiatu badaiteke.

Instalazio pilotuak jasangarritasuna kudeatzeko SbD esparru sinplifikatu baten babesean funtzionatzen du. Nanofabrikazioko instalazio pilotuek jasangarritasun-lehentasunak kudeatzeko, eta, arlo horretan, haien jarduna etengabe hobetzeko esparru erraz eta erabilgarri bat da. Normalizazio-dokumentu batean jaso da, eta CENek argitaratu du, erreferentzia honekin: CWA 17935:2022 “Sustainable Nanomanufacturing Framework”.

  • Patentea: EP18382078.6 -Method and system for increasing the thickness of a carbon nanotube sheet structure

Orri funtzio-aniztun edo Buckypaper-ek lehiarako zer abantaila dituzten material konbentzionalen aldean

Instalazio pilotuak teknologia- eta negozio-zerbitzuak ere eskaintzen ditu, ezinbestekoak baitira produktu berriak garatu ondoren merkatuan sartzeko.

Abantaila hauek ditu:

  • Integrazio osoa aurretik zeuden konposatu termoplastikoak eta termoegonkorrak fabrikatzeko prozesuetan.
  • Eroankortasun elektriko ona eta berezko erresistentzia (Joule efektua), osagaien beroketa lokala eta uniformea ahalbidetzen duena.
  • Soluzio arina, malgua eta energia-kontsumo txikikoa, barnean zein kanpoan erabiltzeko egokia.
  • Propietate moldagarriak (eroankortasun elektrikoa, gainazal espezifikoa, dentsitatea, porositatea, etab.).
  • Bigarren mailako funtzionalitateak, hala nola egituren osasunaren monitorizazioa (SHM, ingelesezko siglen arabera).

Zer soluzio sortzen ditugu TECNALIAn Buckypaper orrien bidez?

TECNALIAren azpiegitura berezia da orri funtzio-aniztunak edo Buckypaper-ak fabrikatzeko instalazio pilotua, zeina sortu baita garraioaren, energiaren eta eraikuntzaren sektoreetan soluzioak emateko.

Buckypaper-en ikerketa aplikatuari eta garapen teknologikoari esker, honako soluzio hauek eman ditzakegu, adibidez:

  • Garraio-ibilgailuak eraikitzeko materialak
  • Aeronautikaren sektorearentzako abantailak, material horrek hegazkinen pisua arintzeko aukera ematen baitu

Nori lagundu diezaiokegu?

  • Material konposatu termoegonkor eta termoplastikozko produktu eta osagaien fabrikatzaileak
  • Baterietarako eta supereroaleetarako elektrodoen materialen fabrikatzaileak
  • Garraioaren, energiaren eta eraikuntzaren alorreko enpresak, besteak beste
Tecnalia makes solutions in

Polimeroak, konpositeak eta oinarri biologikoko materialak katalogoa (ingelesa)

Deskargatu PDFa