Ferrovial, TECNALIA, Sacyr eta Nutanixeko adituek digitalizazioa instalazio modernoetara nola iristen den aztertu dute
Berrikuntza bideratzen duten teknologiak industria-egitura berri bat taxutzen ari dira, 4.0 industriatik 5.0 industriara doana. Teknologiak ekoizpen-kateak sinplifikatu, automatizatu eta optimizatu egingo ditu informazio-mota berriekin, erabakiak denbora errealean hartu ahal izateko. Teknologien, prozesuen eta pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzeko eta komunikazio horri ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aukera izan behar du eraldaketa digitalak.
Eztabaidan, baina, giza faktorea sartu beharra dago, —humankind in the loop kontzeptua, hain zuzen ere—, non pertsona ekoizpen-zirkuituaren parte baita eta giza feedbacketik ikasten baitute aplikazio-ereduek. Langileari berari galdetzen zaio, eta erabiltzen ari den aplikazioarekin interakzioan jarduten du.
Informazio gehiago
Forbesen txosten baten arabera, ordenagailu batekin edo mugikor batekin idazmahai batean ez dauden langileek osatzen dute ekoizpen-enpresa baten lan-indarraren % 80. Eskuak libre izan behar dituen profil horretarako, ordea, software-tresnetako inbertsioaren % 1 egiten da. Horrek iradokitzen du interakzioa ingurunean murgilduagoa duten sistemak garatzeko beharra dagoela.
- Susana Pérez TECNALIAko Factory Learning plataformaren arduradunak idatzitako artikulua: Adimen artifiziala industrian aplikatua: hype versus errealitatea.