Berria

Adimen artifizialak enoturismoa eraldatu du

2021ko martxoaren 5a
X Foro de Comunicación y Comercialización Enoturística

Sormenik gabe ez dago berrikuntzarik, eta pertsona sortzailerik gabe ez dago erakunde sortzailerik

Enoturismoko Komunikazio eta Merkaturatze Foroak, azken hamar urteotan, jardunbide egoki egiaztatuak garatu ditu kudeaketa turistikoaren esparru guztietan, bereziki enogastronomiari eta komunikazioari lotutakoetan. Edizio honetan, teknologiatik sektoreari laguntzea helburu zuten bi hitzalditan hartu dugu parte hizlari gisa:

  • Ideiak sortuz: “Teknologia enoturismoaren zerbitzura”Sara Sillaurren eta Ana Moya. Teknologiak Arabako Errioxa bisitatzen duten pertsonen esperientzia enoturistikoa nola hobetu dezakeen azaltzen da hitzaldian.
  • Big Data eta adimen artifiziala. Enoturismoan duten aplikazioa. Negozio txikietan egin daiteke?Jesús Herrero. Big Datak eta adimen artifizialak sektoreari nola lagundu diezaioketen azaltzen da hitzaldian, hasi negozio txikietatik eta enpresa handietaraino.

Enogastronomiari, ardoaren paisaiari, Arabako Errioxan bizi diren pertsonen bizitzari eta bisitariei lotutako tradizio- eta benetakotasun-esparru horretan, teknologia da giltzarrietako bat, eta nola lagundu dezakeen teknologia horrek negozioa hobetzen (kudeaketa, komunikazioa, merkaturatzea, bisitariaren esperientzia hobetzea…). Teknologiak eskaintzen dituen aukerak eztabaidatu dira foroan: bereziki nabarmendu dira erakundeen barruko pertsona eta prozesu sortzaileak.