Berria

Adimen artifizialaren inpaktua turismoaren sektorean

2024ko otsailaren 6a
ebook ia turismo

"Pertsonalizazioa, datuak, marketin digitaleko kanpainak eta chatbot-en moduko tresnak ezartzea dira AAren aplikagarritasunaren eta potentzialtasunaren adibide batzuk"

Adimen artifizialaren inpaktua turismoaren sektorean; erronkak eta aukerak

Hona hemen turismo-jomugek eta -enpresek adimen artifiziala erabiltzeak duen aplikagarritasunaren eta potentzialtasunaren adibide batzuk: esperientziak pertsonalizatzea, datuak hobeto aprobetxatzea, marketin digitaleko kanpaina arrakastatsuagoak diseinatzea eta tresna espezifikoak ezartzea, hala nola chatbot-ak.

TECNALIAk, beste zentro teknologiko batzuekin batera eta Thinktur – Turismoaren Plataforma Teknologikoaren eskutik, arlo horretan lantzen ari den ekimenak eta proiektuak ezagutzera eman nahi izan ditu; bai eta bere ikuspegia ere, eta, horrekin batera, emaitza ona izan duten zenbait kasu, hala nola Gaia-X erakundeak egindako eBook-a: “El sector turístico ante el desafío de la IA” (Turismoaren sektorea AAren erronkaren aurrean), joan den urtarrilaren 25ean FITURTECHY azokan aurkeztua.

Deskargatu eBook-a; adimen artifiziala turismoaren sektorean

eBook horretan, zenbait arrisku potentzial erakusten dira, zeinen ondorioz beharrezkoa ikusten baita, besteak beste, legeria espezifiko bat planteatzea, gai etikoak eta joerak lantzeko mekanismoak egotea, eta emaitzen egiazkotasuna eta langileen informazioaren pribatutasuna eta segurtasuna bermatuko dituzten tresnak egotea.

Deskargatu eBook berria, gai iraultzaile honi eskainia: turismoaren sektorean adimen artifiziala erabiltzea. Ikas ezazu nola lagundu diezazukegun, zentro teknologikook industria zirraragarri eta berritzaile honetan ezar daitezkeen soluzioak eta ideiak emanez.