Berria

Adimen artifizialeko topaketarik handiena inauguratu dugu Txilen

2023ko azaroaren 10a
Inauguramos el mayor encuentro de IA en Chile

“Mundu akademikoaren, politikaren eta enpresaren munduko ordezkariek adimen artifizialak industrian dituen aukerak eta erronkak jorratu dituzte”

Zenbait akademiko eta enpresarik, TECNALIArekin batera, adimen artifizialaren etorkizuna aztertu dute Txileko Biobío eskualdean

Joan den urriaren 12an, «Summit Adimen Artifiziala: 4.0 industriarako eraldaketa» izeneko ekimena egin zen Txileko Biobío eskualdeko FIC Transformación digital PYMES proiektuaren esparruan. Estatuko zein nazioarteko aditu ezagun batzuk bildu ziren ekitaldian, adimen artifizialak industrian dituen aukerak eta erronkak aztertzeko.

Adimen artifiziala eta industriari eskaintzen dizkion aukerak

Inaugurazio-hitzaldia gure lankide Iñigo Lazcanotegui Smart Systems-eko kudeatzaileak egin zuen: adimen artifiziala eta industriari eskaintzen dizkion aukerak jorratu zituen.

Aurkezpenean, adimen artifizialak zenbait sektore ekonomikotan duen eraldatze-ahalmena nabarmendu zuen: “Biobío eskualdeko ekosistema industriala Euskadikoaren oso antzekoa da: enpresa metalurgiko ugari ditu, eta, haietan, sistema digitalen inplementazioa ez da agerikoa. Eskualde honek produkzio-eremuan AA inplementatzeari ekin beharko lioke, eta gero fabrikazio-prozesuekin berekin jarraitu, horrela maila operatiboan efizientzia lortzeko eta ibilbide-orri zehatz bat ezartzeko".

Ekitaldiaren egitaraua akademiaren, politikaren eta enpresaren munduko zenbait ordezkarirekin osatu zen: hitzaldien eta eztabaida-panelen bidez, enpresek aurre egin beharreko erronketan sakondu zuten, baita eragile eraldatzaile horiek hibridatzeak duen garrantzian ere.

Adimen artifizialari buruzko eztabaida-foroa

Jardunaldia amaitzeko, adimen artifizialari buruzko eztabaida-foro bat egin zen, non industriarako dituen aukerak eta ikasteko balio duten kasu batzuk aztertu ziren. Hainbat enpresatako profesional eta liderrak izan genituen, hala nola Arauco, Betech, Lemu Products, Strong by Form, Prosein Ltda., eta Biobíoko Unibertsitateko akademikoak.

Topaketa interesgarria izan zen AAren etorkizunari eta industriaren eraldaketari baikortasunez aurre egiteko.