Berria

Adimen artifizialeko tresnak garatzen ari gara Petronorren fintze-prozesuaren eraldaketa digitalerako

2021ko azaroaren 2a
Digitalización de la industria

Ikerlana Petronorren Muskizko findegian egiten ari da.

PETRONORekin batera, machine learning edo ikaste automatikoko tresna batzuk garatzen ari gara, haien fintze-prozesuaren eraldaketa digitalerako. PETRONORren helburu estrategikoetako bat, REPSOL taldeko enpresa bat izanik, teknologia digitalak garatzea eta ezartzea da, ekoizpen-prozesuaren jasangarritasuna eta efizientzia hobetzeko oinarri gisa.

OIL TWIN ekimenaren asmoa da, batetik, planifikatutako ekoizpenaren eta errealaren arteko desbiderapenak zehaztea eta karakterizatzea, eta, bestetik, prozesuaren kontrol-magnitudeetatik produktu-kalitatearen magnitudeak inferitzea.

Informazio gehiago

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Elkartek Programak eta bi erakunde kolaboratzaileek finantzatzen dute. I+G+Bko programa horri esker, euskal enpresa-ehunak aukera du negozioan inpaktua duten teknologia giltzarriak ikertzeko, laborategi-ingurunean ontzat emandako kontzeptu-probak garatzeraino.