Berria

AllDigitalWeek kanpainan parte hartuko dugu, gaitasun digitalak eskuratzea sustatzeko

2021ko martxoaren 30a
ALLDIGITALWEEK

Gaitasun digital urriko europarrek gizartean parte hartzea eta eraldaketa digitala haientzat onuragarri izatea sustatzeko jarduerak garatzen ditugu

ALLDigitalWeek-en, azterketa baten buru izango gara, zeinaren xedea baita gaitasun digitalak ebaluatzeko sistema bat garatzea, gure mailak zein diren ikusteko eta ulertzeko eta, ondorioz, maila horiek hobetu ahal izateko. Herritarrek beren gaitasun digitalak ebaluatu beharko dituzte, Herritarrentzako Gaitasun Digitalen Europako Esparruan (DigComp) oinarritutako test batzuen bidez.

Gaur egun, EBko biztanleen % 42k ez du oinarrizko gaitasun digitalik; gazteen % 20 ez da iristen oinarrizko mailara; irakasleen % 39k ez du uste lanean teknologia digitalak erabiltzeko prest dagoenik; % 29k ez daki seguru desinformazioa identifikatzeko gai ote den; eta % 72k uste du robotek beren lanaz jabetuko direla.

Azterketa hau faseka egin da, eta, haietan, KZguneko dinamizatzaile-sarearekin eta TECNALIAren HF&UX Lab laborategiarekin lankidetzan aritu gara, baliozkotze-azterketak egiteko Standards for Educational and Psychological Testing estandarren arabera. Une honetan, aukeratutako diseinua egiaztatzen ari dira askotariko ezaugarriak eta gaitasun digitalak dituzten herritarren aukera zabal batekin. Hala, ebaluazio-testak egokiro kalibratuko ditugu, eta dagokiela irizten diegunak doitu eta hobetu.

Informazio gehiago

TECNALIA erreferentziako erakunde ziurtagiri-emailea da zerbitzu hauentzat Euskal Herrian:

  • IT Txartela: Informazioaren Teknologietako oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko ziurtagiria; haren bidez, modu objektiboan egiaztatzen dira pertsona batek erreminta informatikoak eta Internet erabiltzeko dituen ezagutzak.
  • BAIT: Gaitasun digitalak egiaztatzeko ziurtagiria, Europako DigComp erreferentzia-esparruan oinarritua.

Azterketa honen emaitzak gaitasun digitalak ebaluatzeko eta ziurtatzeko ditugun erreferentziako aktibo nagusiak sendotzeko erabiliko dira: BAIT eta IT Txartela.