Berria

Alokairu komertzialen sektoreko efizientzia energetikoa lantzen ari gara

2024ko ekainaren 18a
Eficiencia energética en el sector del alquiler comercial

“Alokairu komertzialen sektorean efizientzia energetikoa eta malgutasuna areagotzeko negozio-eredu bat sortu dugu.”

Alokairu komertzialen sektoreko efizientzia energetikora eta malgutasunera bideratutako bi garapen egiaztatu genituen maiatzaren 29an

Aurkeztutako garapenak SmartSpin proiektuaren emaitza dira. Proiektu horren bidez, alokairu komertzialen sektorean efizientzia energetikoa eta malgutasuna areagotzeko eredu berri bat sortu da.

SmartSPIN negozio-eredu berritzaile horretan, merkatuan eskuragarri dauden energia-zerbitzu adimendunen azken kontzeptu eta teknologiak sartu dira, energiaren alorrekoak ez diren beste zerbitzu batzuekin batera.

Proiektuaren tresnak eta emaitzak

Jardunaldian, proiektuaren emaitza nagusiak eta proiektutik sortu diren bi tresna digitalak aurkeztu genituen, eta, ondoren, haien bideragarritasunari eta erabilgarritasun-abantailei buruz eztabaidatu genuen, BUILD INNen laguntzarekin eta enpresa batzuen ekarpenari esker: VIUDA DE SAINZ, TECMAN, ALOKABIDE, KORA LIVING, SERVEO, GEURIA INGENIERÍA, EVE, R2M, EDP, UNIVERSIDAD DE DEUSTO, AMICYF, eta beste.

Parte-hartzaileen ekarpenak

Parte-hartzaileek gai batzuen inguruan egindako ekarpenak oso baliotsuak dira: iragarpen-denborak, datuak sartzea, eraikuntzako beste konfort- eta osasun-parametro batzuekiko konbinazio posibleak, izan ditzaketen erabilerak eta energia-aurrezte nabarmenak islatzearen garrantzia.

Halako esperientzien bidez, gure proiektuak probatu eta baliozkotzen ditugu, eta, hala, gure lana doiagoa da eta hobeto egokitzen zaie gure bezeroei.