"Transferentziari buruzko artikulurik onenaren saria jaso genuen: 'Industria-aplikazio bat Quantum Safe ingurune batera migratzea: QKD industria-komunikazioak'"
Hirugarren urtez jarraian, transferentzia teknologikoari buruzko artikulurik onenaren saria jaso genuen JNIC biltzarrean.
Zibersegurtasunaren arloko Ikerketako IX. Jardunaldi Nazionalak (JNIC) Sevillako Unibertsitateko Informatika Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (ETSII) egin ziren, 2024ko maiatzaren 27an eta 29an. Ekitaldi horretan, ikertzaileak, profesionalak eta enpresak elkartu ziren, zibersegurtasunaren arloko ezagutzen eta esperientzien trukea sustatzeko.
Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalak (INCIBE) aktiboki hartu zuen parte jardunaldi horietan. Zibersegurtasunaren arloko ikerketa eta garapenari laguntzea dute helburu, eta ziberjazarpenei eta zibererasoei aurre egitea. JNIC nabarmentzen da arlo horretako azken aurrerapenak erakusten dituen kongresu bat delako, eta ikerketa gizartearentzat baliotsuak diren produktu eta zerbitzuekin lotzen duelako. Aurtengo edizioan, TECNALIAko ikertzaileek beren ikerketa zientifikoen emaitzak partekatu zituzten, zibersegurtasuna ardatz duen ikuspegi komun batekin.
JNIC 2024ko nabarmenenak
- Transferentziari buruzko artikulu onenaren saria: "Industria-aplikazio bat Quantum Safe ingurune batera migratzea: QKD industria-komunikazioak"; egileak: Aitor Brazaola, Alejandra Ruiz, Aitor Moreno eta Jorge López. Hirugarren urtez jarraian jaso du sari hori TECNALIAk.
- Quantum Key Distribution (QKD): Aitor Brazaolak Quantum Key Distribution (QKD) teknologian oinarritutako artikulu bat aurkeztu zuen. Artikuluak ardatz du QKD aplikazio industrial erreal batean hedatzeko TECNALIAk I3B enpresari egin zion ezagutza-transferentzia. Kriptografia kuantikoa prozesu industrialetan integratzea (hala nola programak fabrikako PLCetan kargatzea) izan zen funtsezko gaietako bat. Ayesarekiko batera egindako ikerketa-lan bat izan da, PQC eta QKD bitartekoak eta zibersegurtasuneko bitarteko tradizionalak batuz industria-mundurako Quantum Safe ingurune batera eraginkortasunez migratzera bideratua.
- Alderdi anitzeko konputazioa administrazioan: Julen Bernabék "Eusko Jaurlaritzan bekak ematearen kontzeptu-proba" izeneko hitzaldia eman zuen. Horretan, administrazio publikoko erakundeek gaur egun elkarreragingarritasunaren eta datuen babesaren arloetan aurre egin behar dieten arazoak jorratu ziren. Proposatutako soluzioa alderdi anitzeko konputazioan oinarrituta dago, eta aukera ematen du datuak trukatzeko eta prozesatzeko eta aldi berean pribatutasuna babesteko. Soluzio hori arrakastaz aplikatu zuen Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-bekak ematean, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekin (EJIE) elkarlanean.