“Haririk gabeko tenperatura-sentsore erabat inprimatu bat lortzeko lehen urratsa arrakastatsua izan da”
Beira-zuntzez indartutako polimero batean txertatutako haririk gabeko tenperatura-sentsore bat garatzen ari gara, irrati-maiztasuneko (RF) erresonadoreetan oinarrituta.
Haririk gabeko sentsore inprimatuak ikerketarako eta garapenerako bide interesgarri bat dira sentsore konbentzionalen integrazioa erronka den aplikazioetarako. Kableak ezabatzeak zein substratu desberdinen gainean zuzenean inprimatzeko aukerak nabarmen handitzen dute aplikazio-eremua.
Zehazki, potentzial handia dute funtzio anitzeko konpositeen esparruan, aukera ematen baitute materialaren propietateei kalterik egin gabe sentsorizazioa integratzeko. Sentsore horiek oso interesgarriak dira fabrikazio-prozesuen monitorizazioan eta konposite-pieza handien fabrikazioko datu-kudeaketa aurreratuan.
Haririk gabeko tenperatura-sentsore erabat inprimatua
Konpositean erabat integragarri diren haririk gabeko chipless sentsoreak garatzeko, RFko ohiko egiturak aurkezten dira, hala nola Split Ring Resonators izenekoak, bateragarriak baitira txipik gabeko sistema-mota horrekin.
Frogatu dugu erresonadore horien portaera, beira-zuntzez indartutako epoxi-polimero batean txertatuta egonik, tenperaturarekiko sentikorra dela. Haririk gabeko tenperatura-sentsore erabat inprimatu bat lortzeko lehen urratsa arrakastatsua izan da.