BASAJAUN ekimenean, tamaina ertaineko bi eraikin eraikiko ditugu, bata Finlandian eta bestea Frantzian
Europar Batasunak baditu, gutxienez, 180 milioi hektarea baso. Hektarea horiek bere lur-azaleraren % 43 hartzen dute. Beraz, zura baso-produktu garrantzitsua eta oso jasangarria da; bereziki, landa-komunitateentzat.
BASAJAUN ekimenean, tamaina ertaineko lau pisuko bi eraikin eraikiko ditugu, bata Finlandian eta bestea Frantzian. Arkitektura berritzaile bat erabiliko dugu, eta kate osoa egongo da digitalizatua, “basotik eraikinera”. Erakutsiko dugu landa-eremuei onurak ekar diezazkieketela halako eraikinek, non ateratako zuraren % 100 aprobetxatzen baita eta zur horrekin balio erantsi handiko produktuak sortzen baitira.
BASAJAUN ekimenaren koordinatzaile izanik, zura eraldatzen duten enpresak, ikerketa-erakundeak eta elkarte eta organismo publikoak bildu ditugu, basoak eraikuntzan erabiliz haien balioa maximizatzeko.
Hiriguneetako eragileek ere parte hartuko dute, plataforma tematiko baten bidez.
Informazio gehiago
BASAJAUN euskal mitologiako izaki mitologikoa da, eta ideia honen analogia gisa aukeratu dugu gure proiekturako: basoak hobeto babestu daitezke baso-produktuak zurezko eraikuntzan era jasangarrian erabiliz. Hori onuragarria da bai landa-komunitateetarako bai hiriguneetako eraikuntza jasangarrirako.