"Hala eskatzen duten enpresek eta ikerketa-zentroek baldintza errealetan probatu ahal izango dute beren teknologien garapena Living Lab korridore baten ingurunean"
Enpresek mugikortasun adimenduneko eta azpiegiturak kontrolatzeko teknologiak proba ditzakete
Bizkaia Connected Corridor-ek Bizkaiko bide-sareko lau azpiegitura gauzen Interneteko teknologien bidez sentsorizatzea du helburuen artean. Azpiegituretako bat Kukularrako biaduktua da, zeinean azelerometria triaxiala instalatu baita hiru ardatzetan azelerazioa etenik gabe biltzen duela 100 Hz-eko frekuentziarekin.
TECNALIA, Teknés eta Plain Concepts
Transduktoreek igortzen duten seinalea datuak atzemateko eta transmititzeko sistema batek prozesatzen eta egokitzen du. Sistema horrek protokolo indartsuak ditu informazio-pakete bakoitzaren transmisioa bermatzeko. Datu-fluxu jarraitua ahalbidetzen du horrek; datu horiei ez diete eragiten asaldura elektromagnetikoek, zeinek transmititzen den seinalearen balioa aldaraz baitezakete.
Gailuak duen datu-transmisioko sistema estandarizatua lan-baldintza gogorretan erabiltzen da prozesu industrialetan, non datu-jasotze erabakigarriak gertatzen baitira. Balioak denbora errealean bistaratzeko programak ostatatzeko aukera du, bere web-zerbitzariari esker. Gailu honek datu-erregistro bat sortzen du, bai modu lokalean, bai Microsoft Azure plataformako IoT Hub zerbitzarian.
Garapen osoa gauzatzeko, TECNALIAk Teknés eta Plain Conceptsen laguntza izan du.
Ekipoek badute korronte- eta komunikazio-hornidura, eta martxan daude dagoeneko.
Proiektu honen esparruan, gauzen Interneteko sentsoreetatik iritsitako datuak datahub batean eskuragarri egongo dira, eta hub hori eskatzen duten enpresa eta ikerketa-zentroen esku jarriko da. Haiek baldintza errealetan probatu ahal izango dute beren teknologien garapena Living Lab korridore baten ingurunean.